Gettysburgeko gudua
Gettysburgeko gudua | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila | |||
Gettysburgeko guduaren irudia. Egilea: Currier and Ives inprimatzaileak. | |||
Data | 1863ko uztailaren 1etik 3ra | ||
Lekua | Adams konderria, Pennsylvania AEB | ||
Koordenatuak | 39°48′41″N 77°13′33″W / 39.8114°N 77.2258°W | ||
Emaitza | Batasunaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Gettysburgeko gudua Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean zehar jazotako gudu bat izan zen, 1863ko uztailaren 1etik 3ra gertatua Gettysburgen (Pennsylvania) inguruan. Batasunaren armada nagusitu zitzaien Konfederazioaren indarrei, eta emaitza horrek garrantzia handia izan zuen Gerra Zibilaren ondorengo gertakarien norantzan.
Lee jenerala eta Armada Konfederatuak lurralde unionistan barneratzeko ausardia izan zuten, Leeren ustez horrek unionistengan Konfederazioa garaitzea ezinezkoa zela eta AEBetako Gobernuarekin armistizio bat negoziatu eta Konfederazioa nazio berri gisa onartuko zuelako itxaropenez. Baina gauzak alderantzizkoak izan ziren, beste behin ere Leek errealitate latzarekin talka egin zuen, unionistek kikildu beharren konfederatuak beren lurraldean barneratzeak hauspotu egin zituen, gainera unionistek demografikoki gehiago zirenez beren soldadu kopuruaen aurrean konfederatuek ezer gutxi egin zezaketela ere frogatu zuen. Bestalde, gudu honetan unionisten nagusitasun armamentistikoa ere agerian gelditu zen, AEBetako Iparraldeko gizarte industrialeko armagintza lantegiek abantaila hori ematen baizioten.
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1863ko ekainean Lee jeneralak eta Armada Konfederatuak berriz ere Potomac eremua erasotu eta Pennsylvania estatu unionistan barneratu zen, gainera Pennsylvanian barna zihoan heinean komunikabideak suntsituz joan zen. Aurrekaririk gabeko erasoaldi konfederatu honen aurrean, Lincoln presidenteak Joseph Hooker jeneralari dei egin zion, honek aurrez jada Lee eta konfederatuak hegoaldera atzerarazi zituen, baina guduaren herenegunean George Meade jeneralak ordezkatu zuen.
-
Guduaren mapa, 1863ko uztailaren 1a.
-
Guduaren mapa, 1863ko uztailaren 2a.
-
Guduaren mapa, 1863ko uztailaren 3a.
-
Kanpainiaren mapa, 1863ko uztailaren 5etik 14ra.
Unionistek konfederatuei egindako lehenbiziko erasoaldi txikiak jada ekainaren 30ean hasi ziren, baina gudua ofizialki hurrengo egunean hasi zen. Lehen erasoaldia armada banatako bi dibisio txikien liskar bat besterik ez zen izan, heuren artean tiroak elkartrukatuz.
Benetako gudua eta Armada Unionista nahiz Konfederatuaren indar nagusiak hurrengo egunean kokatu ziren, guztira gudulekuan 150.000 soldadu elkartuz, 83.289 unionista eta 75.054 konfederatu.
Nahiz eta bi armaden soldadu kopuruak konfederatuak gatazkaren galtzaile paperan jarri, Lee jenerala gudua irabazi ostean Washington Hiria bereganatzeko prest zen, bere estratega dohai eta karismari esker soldaduak haien azken hatsararte bultzarazi zituen.
Guduaren lehen bi egunetan Armada Unionistak baja kopuru izugarriak izan zituen, baina ez zuten armadaren enborra ahultzerik lortu eta agintari nahiz ofizial unionisteei bajak ez zitzaizkien horrenbeste axola, Armada Konfederatuak baina soldadu kopuru handiagoa zutela bazekitenez, azkenean konfederatuek ere baja ugari izan eta galtzen aterako zirela sinistuak baizeuden.
Unionistak etsaien kemenaz harrituak gelditu ziren, baina ez zuten beren unea aprobetxatzeko zalantzarik egin, alegia, Gettusburgeko gudua irabazteko unea. Armada Konfederatuaren enborra osatzen zuten 14.000 soldaduetatik 150ek bakarrik lortu zuten etsaien lerroetara ailegatzea, gainontzekoak bidean hilez. Sarraski horren ondoren, Armada Konfederatua bai armamentistikoki nahiz moralki garaitua zegoen, eta Robert E. Lee jeneralaren garaitezin irudia hiru egunetako gudu honetan behin betiko desegin zen.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gettysburg (1993)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Gettysburgeko Parke Nazional Militarra, nps.gov
- (Ingelesez) Gettysburgeko bisitarien gida, gettysburg.travel
- (Ingelesez) Gettysburgeko guduaren argazkiak, gettysburgphotographs.com