Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Gidoi

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Brasilgo telenobela bateko hari-zatia, non mozketa bat proposatzen den (zentsura ariketa, alegia)

Gidoia (Heg.)[1][2], konta-haria[2] edo gertakizuna[2][3][4], komiki gehienek, film gehienek eta telesaio eta irratsaio askok oinarritzat hartzen duten testu-tipo bat da. Hari-idazleek asmatzen dute film edo irratsaioaren trama eta testu batean idazten dute zer gertatuko den, nola, non, etab. Pertsonaien arteko elkarrizketak izaten dira konta-harietako parte garrantzitsua. Horretaz gain hari-idazleek kontalari baten edo batzuen off-ahotsa eta beste hainbat baliabide erabil ditzakete.

Konta-hariak idaztea teknika berezkoa da, berezko ezaugarri dituena beste idazkuntza batzuen aldean. Ikasketak egiten direnean hainbat gauza aztertzen dira formaren alderditik, hala nola eskaleta, eszenaren barne-egitura edo elkarrizketak egituratzeko moduak[5].

Beste lanketa-puntu batzuk kontakizunak egituratzeari buruzkoak dira. Esate baterako, zinema-eredu klasikoenetan, Bordwell eta Thomsonen ildoak betetzen direla esan ohi da[6]:

  • Ekintza pertsonaia indibidualen erabakietatik bideratzen da. Pertsonaiak dira akzioaren kausa.
  • Pertsonaien arrazoi psikologikoetan ardazten da kontakizuna: erabakiak, premiak, izaerak...
  • Pertsonaiaren nahia da istorioaren motor nagusia, pertsonaiak helburu bat lortzeko duen grina.

Beste paradigma narratibo bat Syd Field hari-idazleak proposaturikoa da[7]:

  • Lehen ekitaldia, aurkezpena.
  • Bigarren ekitaldia, gatazka.
  • Hirugarren ekitaldia, argipena.

Ekitaldi batetik bestera igarotzean, plot points edo biratze-puntuak gertatu behar dira Fieldsen iritziz.

Fieldsen ideien gainean lan egin duen beste bat Linda Seger da, eta honek elementu pare baten garrantzia azpimarratzen du: Pizgarria (pisuzko ekintza bat, edo istorioaren barneko fase garrantzitsu bat hasten den unea), eta klimaxa, ekintza argitzen den unea, bilbearen punturik gorena. Klimax adibide onak lirateke: Hilketa bat, heriotza, misterio bat argitzen den unea...[6]

Antzerki-haria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerki-haria, istorio-haria edo libretoa antzezlan baten egileak idazten duen liburuxka da, libreto-multzoaren ohiko izena, antzezlan dramatiko baten edo musikal baten testua jasotzen duena da, jendaurrean antzezteko idatzia, eta, ziur aski, kasuak antzezle eta antzerki-taldeko beste kide batzuentzako ohar eta jarraibideekin.

Antzerki-harien motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Antzezlearen konta-haria edo pertsonaiaren konta-haria.
  • Zuzendariaren konta-haria, agerraldi-zuzendariaren hari teknikoa.
  • Oroitarazlearen liburua, hari tekniko mota bat da.
  • Argi-libretoa, argiztatzaileen hari teknikoa.
  • Jantzi-libretoa, jostunentzat eta eszenografia-tresnaren zenbait alderdirentzat.
  • Sarrera-emailearen libretoa, sarrera-emaileren liburu teknikoa.
  • Tresneriaren libretoa.

Konta-hariaren atalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konta-hari batek hiru atal ditu:

Konta-haritik antzezpenera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konta-haria antzezpen bihurtzeko, ez bakarrik saioak dira beharrezkoak. Teknika erabilia da italiar mahaiarena (gaztelaniaz mesa italiana esaten da[8]) edo read-through delakoa (ingelesezko terminoa), non antzezleak hari-idazleekin eta ekoizpen zein zuzendaritza taldeko beste langile batzuekin biltzen diren, mahai baten inguruko lan-saioan, konta-hariaren irakurketa kolektiboa egiteko[9].

Gidoiak idazteko softwarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoiak idazteko edozein testu prozesadore erabil daiteke, hala ere, gidoiak propio idazteko softwarea ere garatu egin da. Enpresa batzuek online zerbitzuak eskaintzen dituzte, beste batzuek deskargatzeko softwarea... Hona zerrenda bat[10][11][12][13][14]:

  • Arc; Arc Studio; Arc Studio Pro
  • Casuality
  • Celtx
  • DramaQueen[15]
  • DubScript
  • Fade In
  • Final Draft 10
  • Highland 2
  • KIT Scenarist
  • Milanote
  • Movie Magic Screenwriter
  • Page 2 Stage.
  • Prewrite
  • Scrivener
  • Slugline
  • Squibler
  • Storyist (Mac OS)
  • Story Touch
  • StudioBinder
  • Trelby
  • WriterDuet (online)[16]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «gidoi» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  2. a b c «scénario | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  3. «gertakizun» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  4. Ibon Sarasola. (1998). «gidoi» Euskara batuaren ajeak. Alberdania, 95-96 or. ISBN 848866950X.
    Aipua: «gidoi. Kontu latza hitz honena. Frantsesez scénario da, scenaggiatura alemanez, screenplay ingelesez eta Drehbuch alemanez, draiboek eta scenario nederlanderaz, scenearrangement eta drejebog danieraz, filmmanuskript suedieraz, polonieraz scenariusz eta scénář txekieraz. Kontu txarra. Gidoi, euskara batuko asmaketa da, hobeki esan espainol mozorrotua, konfidantza, fidantza eta horrelakoetarako -d- fantasiazko horren bidez "erredimitua", hots, bururik eta buztanik gabeko forma, berez. Are gehiago kontuan hartzen badugu Iparraldekoentzat ―eta Elsa Scheelen-eko Txillardegirentzat, esaterako― gidoin, bi gurpileko ibilgailuen gidatzekoa dela. Hortaz, eta etsi-etsian, Ama Lur "lehen" euskal filmean guión-en itzulpen gisa erabili zuten hari hura erabili nuen hiztegian, aurrekoen ahaleginen begirunearen kariaz. Gaur egun, alemanezko Drehbuch-en oin harturik ―gaztelaniazko "guión"-ez gainera, "argumento"-ren kide ere baita― Mitxelenaren gertakizun erabiliko nuen ―eta gidoilariren ordez, alemanaren bidetik orobat, gertakizun-egile―. Arbitrarioa dela? Baliteke, baina ez espainolaren makuluari esker dirauen gidoi bezain arbitrarioa. Nolanahi ere, edozer gauza fantasiazko gidoi euskaldunen bereizgarri hori baino lehen.»
    .
  5. «Asmoz ikastaroa: Gidoi eraginkorrak egiteko oinarrizko teknikak» www.kulturklik.euskadi.eus 2017-12-19 (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  6. a b (Gaztelaniaz) Modelo de estructura. El paradigma de Syd Field | Sueños de un guionista. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  7. (Gaztelaniaz) admin. (2016-03-15). «¿Conoces los puntos de giro de tu historia?» Literaturbia (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  8. Panacea, Producciones. QUÉ ES LA MESA ITALIANA. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  9. (Ingelesez) Garl, Kim. (2013-11-06). «Write, Direct, Repeat: Hosting a Table Read for Your Script» Script Magazine (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  10. (Ingelesez) Fechter, Josh. (2023-02-01). «12 Best Screenwriting Software 2023: Reviews and Pricing» Josh Fechter (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  11. (Ingelesez) «16 Best Free Screenwriting Software For Screenwriters 2021» TechPout 2021-02-16 (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  12. (Ingelesez) Pro, Script Reader. (2022-01-01). «12 Best Free Screenwriting Software For Writers In 2023 [UPDATED»] Script Reader Pro (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  13. (Ingelesez) Enfroy, Adam. (2019-10-23). «11 Best Screenwriting Software of 2023 (Free and Paid)» Adam Enfroy (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  14. (Ingelesez) «9 Best Screenwriting Software Picks of 2020» StudioBinder 2023-01-04 (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  15. (Ingelesez) «DramaQueen FREE – Lifetime» DramaQueen (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  16. (Ingelesez) «WriterDuet | Professional Screenwriting Software You'll Love» www.writerduet.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]