Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Gilles de Rais

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilles de Rais

Retz baron (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGilles de Montmorency-Laval
JaiotzaChamptocé-sur-Loire, 1405
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNantes1440ko urriaren 26a (34/35 urte)
Hobiratze lekuaNotre-Dame-des-Carmes (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Familia
AitaGuy II de Laval-Rais
AmaMarie de Craon
Ezkontidea(k)Catherine de Thouars, Dame de Pouzauges, de Tiffauges, de Chabanais (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaHouse of Montmorency (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, serieko hiltzailea eta rapist (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
GraduaNo Nut November
landa-mariskal
Parte hartutako gatazkakEhun Urteko Gerra
Orléansko setioa
Battle of Jargeau (en) Itzuli

Gilles de Montmorency-Laval, Raisko baroia, Gilles de Rais (edo Gilles de Retz) ere deitua (circa 1405 ? - 1440ko urriaren 26a), zaldun bretoia izan zen, baita serieko hiltzailea ere, Joana Arkukoarekin bat Ehun Urteko Gerran parte hartu zuen, beti Joanaren jarraitzailea izan zelarik.

Bretainia, 1432. Frantzia eta Ingalaterraren arteko Ehun Urteko Gerra betean Gilles de Montmorency-Laval, Raiseko baroia, mariskal izendatu zuten, gudu zelaian emandako zerbitzuen ordainetan. Frantziako noble familia nagusietako eta aberatsenetako baten oinordekoa zen, eta urte hartatik aurrera, aitona hil zenean, ondasun haiekin nahi zuena egiteko aukera izan zuen. Gainera, gerrak Gilles de Raisen izen ona eta ondasunak areagotu zituen. Frantziako gizonik miretsienetakoa zen orduan, Joana D’Arc-en jarraitzaile sutsua, oso fededuna, jantzia, musikazale amorratua, eskuzabala. Baina historiako serieko hiltzaile krudelenetakotzat hartzen da gaur egun.[1]

Gaur egungo psikiatren esanetan, Gilles de Raisek joera psikopatikoak edo eskizofrenia larria zituen seguruenik. Muturreko oldarkortasuna baliagarria izan zitzaion gerra kontuetan, baina bizimodu zibilean ondasunen bidez soilik lortu zuen krimenak estaltzea. Eta ez betiko.[1]

Plazera lortzeko dirutza xahutzen zuen baroiak. Esaterako, Poitiersko gudua antzezteko 150 aktore kontratatu eta 80.000 koroatik gora gastatu zituen. Baina plazerik handiena haurrak eta gazteak –6 eta 18 urte bitartekoak– bahitzen, bortxatzen, torturatzen eta hiltzen lortzen omen zuen, eta horretan ere ez zuen ahaleginik aurreztu. Hark eta haren zerbitzariek ia Bretainia osoa zeharkatu zuten hiltzailearen gustuko gaztetxoak “biltzeko”. Batzuetan indarrez eta bestetan engainuz –biktimei nahiz gurasoei etorkizun oparoa aginduz– eramaten zituzten Tiffaugeseko gaztelura. Izualdiak 1432tik 1440ra arte iraun zuen, eta zortzi urte horietan Bretainian 1.000 haur eta gazte inguru desagertu omen ziren.[1]

Inguruko haurrak bezala, Gilles de Raisen dirutza ere urritzen hasi zen. Bere buruaz gain, inguruko asko porrotera eraman zituen, eta salaketen oihartzuna Nanteseko gotzainarengana iritsi zen. Bere luxuzko bizimoduari eusteko, lurrak, etxeak eta gazteluak saltzen hasi zen, eta halako batean, geratzen zitzaizkion azken gazteluetako batean, gorpu askoren arrastoak topatu zituzten. Raiseko baroia 1440ko irailaren 15ean atxilotu zuten. Torturapean eta buru nahasmenduek akuilatuta, handik hilabetera bere krimenak aitortu zituen. Eta urriaren 26an urkamendian hil zuten.

Haren bizar beltzak dirdai urdinxkak omen zituenez “Bizar Urdin” goitizena zuen heroi ohia krudeltasunaren paradigma bihurtu zen bat-batean. Eta 1697an Charles Perraultek serieko hiltzaile horretan oinarrituta idatzi zuen Bizar Urdin ipuin ezaguna. Baina, beste behin, errealitateak fikzioa gainditu zuen aise.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Irazustabarrena, Nagore. (2012ko azaroaren 18a). «Bizar urdindun serieko hiltzailea» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]