Gohar Gasparian
Gohar Gasparian | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Գոհար Միքայելի Խաչատուրյան | ||
Jaiotza | Kairo, 1924ko abenduaren 14a | ||
Herrialdea | Egiptoko Erresuma Armenia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Egipto | ||
Bizilekua | Armenia | ||
Talde etnikoa | Armeniarra | ||
Heriotza | Erevan, 2007ko maiatzaren 16a (82 urte) | ||
Hobiratze lekua | Komitas Pantheon (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Tigran Levonyan (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | opera abeslaria, musika-irakaslea eta politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Yerevan Opera Theater (en) (1949 - Yerevan Komitas State Conservatory (en) (1964 - | ||
Jasotako sariak | |||
Genero artistikoa | opera | ||
Ahots mota | koloratura-sopranoa sopranoa | ||
Fach | koloratura-sopranoa | ||
Musika instrumentua | ahotsa | ||
Gohar Mikaelovna Gasparyan (armenieraz: Գոհար Միքայելի Խաչատուրյան; 1924ko abenduak 14 – 2007ko maiatzak 16) Armeniako opera kantari soprano bat izan zen, «armeniar urretxindorra» deitua izan zena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kairon (Egipto) jaio zen, armeniar familia batean. Gasparyanek hiriko musika eskolan egin zituen ikasketa artistikoak.[1] 1948an, Armenia sobietarrera emigratu zuen, Ekialde Hurbileko beste ehunka familiarekin batera.
Bere ibilbide musikal luzean, 1949an hasi zenetik, Gasparyanek 23 operatan parte hartu zuen Erevango operan, eta 500 musika konposizio baino gehiago izan zituen bere errepertorioan.[1][2] 1951n, sopranoa izan zen Vardan Ajemian armeniar zuzendariak antzeztutako Haro Levoni Stepanian-en L'Heroine operan.[3] Opera horrekin SESBeko estatu sari bat irabazi zuen.[4]
Erevango Komitas Estatu Kontserbatorioan ere irakatsi zuen. Gasparyanek SESBeko Herri Artista eta Lan Sozialistaren Heroia ohorezko bereizgarriak jaso zituen, besteak beste.
Gohar Gasparyan Erevanen hil zen eta Komitasko panteoian lurperatuta dago.[5]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- SESBeko estatu saria, 1951n, Erevango operan Haro Stepanian-en L'Heroine opera ikuskizunean egindako lanagatik.
- Armeniako Sobietar Errepublika Sozialistako herri artista, 1954an.
- SESBeko Herri Artista, 1956an.
- Herrien Adiskidetasunaren Ordena, 1981ean.
- Lan Sozialistaren Heroia, 1984an.
- Leninen ordena, 1984an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «World famous 83-year-old opera singer Gohar Gasparyan died in Yerevan» PanARMENIAN.Net (web.archive.org) 2019-10-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ (Ingelesez) Adalian, Rouben Paul. (2010-05-13). Historical Dictionary of Armenia. Scarecrow Press ISBN 978-0-8108-7450-3. OCLC .647927779 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ (Ingelesez) «Haro Levoni Stepanian | The Classical Composers Database | Musicalics» web.archive.org 2023-12-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ (Ingelesez) Frolova-Walker, Marina. (2016). Stalin's music prize: Soviet culture and politics. New Haven: Yale University Press ISBN 978-0300208849. OCLC .927141341.
- ↑ «Գոհար Գասպարյան - The Memorial of Gohar Gasparyan» web.archive.org 2015-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Cumpleaños del diamante de la ópera armenia Gohar Gasparyan, Soyarmenio.com