Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Golf zelai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezaugarriak:
1 = tee
2 = ur frontaleko oztopoa
3 = rough
4 = mugetatik kanpo
5 = bunker
6 = ur-oztopoa
7 = kalea
8 = green
9 = bandera
10 = zuloa

Golf zelaia[1] golfean aritzeko egokitutako zelaia da.[2] Golfa aire zabaleko belar naturaleko zelai edo kantxa batean egiten da. Kirol askotan ez bezala, golfak ez du joko eremu estandarizaturik. Golf zelai batek azalera zabala hartzen du eta, oro har, 9 edo 18 ibilbide partzialez osatuta dago. Eremu gehienak 18 zulokoak dira. Ibilbide horietako bakoitzaren amaieran zulo bat dago gainazalean, eta hor sartu behar da bola ahalik eta kolpe gutxien emanez; hedaduraz, ibilbide partzial bakoitzari zuloa ere esaten zaio. Zuloek kantxan duten ibilbidearen ordenak bakoitzari izena ematen dio: zuloa 1, zuloa 2, etab. 9 edo 18. zuloraino, kasuaren arabera. Golf zelai batzuetan, zuloei beste izen batzuk ere ematen zaizkie, oroitzapenezkoak, komertzialak edo euren ezaugarriren batetik hartutakoak: zailtasuna, diseinua, lore edo animalien izenak, etab.

Golf ibilaldi bat jokatzeko, 18 zulo osatu behar dira, ezarritako ordena batean. Erreferentzia gisa, golf-zelaiak bi kategoria nagusitan banatzen dira:

  • profesionalak: USGAren arauen arabera, 18 zuloen guztizko distantzien batura — horiek irteerako teetako marka beltzak ateratzen direnetik neurtuz — 7.000 yarda (6.400,80 metro) gainditzen dituena da.
  • turismokoak: 7.000 yarda (6.400,80 metro) gainditzen ez dituztenak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]
  2. Euskaltzaindia. Golf-zelai. in: Euskaltzandiaren Hiztegia..