Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Gormazeko gaztelua

Koordenatuak: 41°29′37″N 3°00′29″W / 41.4937°N 3.008°W / 41.4937; -3.008
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gormazeko gaztelua
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSoriako probintzia
UdalerriaGormaz
Koordenatuak41°29′37″N 3°00′29″W / 41.4937°N 3.008°W / 41.4937; -3.008
Map
Historia eta erabilera
JabeaAbderraman I.a
Ondarea
BICRI-51-0000916
Webgune ofiziala

Gormazeko gaztelua (gaztelaniaz: castillo de Gormaz) Soriako probintziako Gormaz (Gaztela eta Leon, Espainia) udalerrian dagoen Erdi Aroko defentsa eraikuntza da. Eraikuntza muinoaren ipar-mendebaldean hasi zuten, gaztelu txiki bat eraikiz. Gotorlekua, kristauek konkistatu zuten 912an, eta musulmanen eskuetara itzuli zen Al-Hakam II.aren kalifaldian. Honek Ghalib bere jeneralari handitzea agindu zion et 955 eta 966 artean egin zuten lana.

Gazteluak bi zati ditu, lubaki batez banatuta. Ekialdean, alkazarra, omenaldiaren dorrea, "Almanzorren dorrea", urmaela eta kalifa-gelak daude. Mendebaldean, animaliei edaten emateko aterpetxe bat eta tropek kanpatzeko erabiltzen zuten zabalgune handi bat daude. Bere jatorri islamiarra adierazten duen ate handi bat du, Kalifaren Atea izenekoa.[1]</ref> Harresiaren mendebaldeko aldean hiru hilarri daude, bata erromatar jatorrikoa eta bestea islamiarra, izpiritu gaiztoak uxatzeko bertan jarri zirenak.

Gormazeko gaztelua, bere garaiko europar gotorlekurik handiena izatera iritsi zen[2]: 1200 metroko perimetro harresitua, 446 metroko luzera, 28 dorre eta ekialde-mendebalde norabidean oso forma luzanga batekin.

Gormazeko gaztelua musulmanen defentsaren giltzarri bihurtu zen iparraldeko erresuma kristauen aurka, hauek Medinacelitik urrun mantentzen lagundu zuelarik. Bere kokapenak eta ikuspen baldintza bikainek iparralderantz eta Duero ibairantz iristeko ibilbideetako bat kontrolatzea ahalbidetzen zuten, eta musulmanek eta kristauek IX. eta X. mendeetan gogokoen zuten posizio estrategikoetako bat izan zen.

975ean Gartzia I.a Gaztelakoa kondeak, Iruñeko Antso II.a eta Leongo Ramiro III.arekin aliatua, gaztelua setiatu zuen. Baina, hala egiten zuen bitartean, Ghaliben agindupean zegoen armada musulman batek kontraeraso egin eta porrot iraingarri bat jasan zuen.[3] 978an, bigarren saiakera batean, hartu eta 983ra arte mantendu zuen, Almanzorrek berreskuratu zuen arte hain zuzen ere. Musulmanen esku egon zen 1060an Fernando I.a Leongoak behin betiko konkistatu zuen arte. Rodrigo Díaz de Vivar, Cid ospetsua, Gormazeko jauna izan zen 1087tik.

Garai honetan sortu zen Gormaz herria, gazteluaren oinetan. Geroago, gazteluaren garrantzi estrategikoa gutxituz joan zen. Ondoren, espetxe bezala erabili zuten, behin betiko utzi arte.

1931n gaztelua kultura ondasun izendatu zuten. Duela gutxi zaharberritu zuten eta sarrera doakoa da.

Gaztelua hegoaldetik ikusita.
Gaztelua hegoaldetik ikusita.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Almagro, Antonio. (2008-12-30). «La puerta califal del castillo de Gormaz» Arqueología de la Arquitectura 0 (5): 55–77.  doi:10.3989/arq.arqt.2008.89. ISSN 1989-5313..
  2. Collins, Roger. (2012). Caliphs and Kings: Spain, 796–1031. Wiley-Blackwell, 242 or..
  3. Sénac, Philippe. (2006). Al-Mansûr, le fléau de l'an mil. Paris: Perrin, 106 or. ISBN 2-262-01578-3..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.