Gregorio Ostiakoa
Gregorio Ostiakoa | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1039 -
1037 (egutegi gregorianoa) - 1044 (egutegi gregorianoa) ← Pietro (en) - Benedetto (en) →
1037 - 1044
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | ? | ||||||||
Heriotza | Logroño, 1044ko maiatzaren 9a ( urte) | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | liburuzaina eta apaiz katoliko latindarra | ||||||||
Santutegia | |||||||||
Maiatzaren 9 | |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||||||
Erlijio-ordena | Beneditar |
Gregorio Ostiakoa (?- 1044ko maiatzaren 9a). Bere bizitzari buruzko informazio gutxi dago. Oso gazte beneditar egin zen. Erromako San Cosme eta San Damian monasterioaren abadea izan zen. Joan XVIII.a aitasantuak Ostiako apezpikua eta, ondoren, kardenla izendatu zuen. Aitasantuaren ordezkari gisa bost urte Aragoiko Erresuman bizi izan zen. Oso gaixorik, Logroño Nafarroako Erresumaren eskuetan zegoenean bertan hil zen.[1] Bere erlikiak berari eskinaitako Sorladako basilika batean gorde ziren. XVII. eta XVIII. mendean gorpuzkin horiek oso gurtuak izan ziren. Esaten zen nekazal inguruetan ematen ziren izurriteen aurrean botere handia zuela.[2]
Bere festa maiatzaren 9an ospatzen da. Egun Zaragoza probintziako Cervera de la Cañadako patroia da. Aragoiko herri askotan oso gurtua da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Gregorio Ostiense, EWTN.
- San Gregorio Ostiense, Santopedia.
- Gregorio Ostiense, Santo, Catholic,net.
- San Gregorio Ostiense, Valvanera.com.
- San Gregorio Ostiense, Estella.com.es.