Greziako Aro Arkaikoa
Greziako Aro arkaikoa K.a 800 - K.a 480 izan zen. Grezia klasikoaren hastapenak gara honetan izan ziren, orduan sortzen hasi baitziren geroko hiri-estatuak edo polis-ak. Aro iluna delakoa amaitzean hasi, eta Grezia klasikoarekin bukatu zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zibilizazio mizenikoa desagertu ostean, antzinako Greziaren bizimoduaren adierazgarri gisa herrixkek baino ez zuten iraun. Baina K.a. 900. urtetik aurrera, estatu txikiak sortzen hasi ziren; polis izena eman zitzaienak. Independenteak ziren eta eskubide, betebehar eta interes komunak defendatzen zituzten legeen bidez gobernatzen ziren herritarrak. Garai honetan sortu ziren Hoplitak, hiri-estatuaren defendatzeko soldadu bihurtutako herritarrak.
Garai honetakoa izan zen ere kolonizazioa. Greziako biztanleria handitzen hasi zen eta jende taldeak beste lurraldeetan asentamendu berriak egiten hi ziren.[1] Honek greziarren merkataritza asko zabaldu zuen Mediterraneoan eta Itsaso Beltzean.
Iliada eta Odisea garai honetan sortu ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Garai Arkaikoa» www.anakel.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).