Guo Moruo
Guo Moruo (mandarinez: 郭沫若) (Leshan, Txina, 1892ko azaroaren 16a - Pekin, 1978ko ekainaren 12a) idazle txinatar garaikidea izan zen. Liburu asko plazaratu zuen eta genero oso desberdinetakoak: antzerkia, poesia, eleberria, saiakera... Saiakeretan historia, arkeologia eta, orokorrean, txinatar kultura aztertu zuen. Itzultzaile gisa ere lan egin zuen, txinerara Goetheren eta Walt Whitmanen lanak eramaten.
Ideologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetatik, Txinako Alderdi Komunistaren ideia iraultzaileekin identifikatu zen. 1949an Txinako Herri Errepublika aldarrikatu ondoren, erregimen komunistak Txinako egile nagusienetakotzat hartu zuen.[1] Txinako Zientzien Akademiako presidentea izan zen. Bakearen Lenin Saria eman zioten.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guo Moruoren idazkiek milioi bat hitz baino gehiago dituzte, eta Guo Moruoren lan osoak liburuaren 38 liburukitan biltzen dira: literaturan (20 liburuki, People 's Literature Publishing Housek argitaratuak), historian (8 liburuki, People' s Publishing Housek argitaratuak) eta arkeologian (10 liburuki, People 's Literature Publishing Housek argitaratuak). Oraindik ere obra osoetan sartu ez diren artikulu asko daude.
Museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pekinen bere etxea izan zena bisitatu daiteke.[2]