Gutxiengo
Gutxiengo terminoak zenbakiz gutxiengoa den giza populazio talde bati egiten dio erreferentzia, bere kideek komunitateko biztanle guztien artean identifikatzen laguntzen duten sineste eta ohitura batzuk konpartitzen dituzte. Nazio, hiri edo komunitate bat osatzen duten banakoen zati txikiagoa dira, eta arraza, hizkuntza, ideologia, erlijioa, sexu-preferentziak eta abar izan daitezke haien ezaugarriak.[1]
Atxikipen nazional desberdina duten taldeen kasuan, gutxiengo nazional gisa defini daiteke, nazioarteko legedian asko deskribatu da adiera hori.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian zehar, gehiengoek mehatxutzat jo izan dituzte gutxiengoak hainbatetan. XX. mendearen bigarren erditik aurrera hasi ziren herrialde aurreratuenetan ondasun aberasgarritzat hartzen, haiekiko errespetua eta babes berezia sustatuz. Gutxiengo horiek beren komunitatearen portaera edo balioak aldatzen dituztenean, gutxiengoaren eraginaz hitz egiten da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Migrazioak eta Europako gutxiengo kultural eta linguistikoak jardunaldia - Topagunea | Euskaltzaleen Topagunea» Topagunea 2016-05-13 (Noiz kontsultatua: 2022-06-29).
- ↑ «Txina eta gitxiengo etnikoak (I) - bizkaie.biz» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2022-06-29).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gutxiengo |
- Cecilia Devia, Disidentes y minorías religiosas en las Partidas de Alfonso X el Sabio, Vigo, Editorial Academia del Hispanismo, 2009. ISBN 978-84-96915-44-2
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Basurto, Miren. Desberdinak: “gutxieneko” eta “gutxiengo” | Hizkuntza akatsak