Ha Long badia
Ha Long badia1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | vii, viii |
Erreferentzia | 672 |
Kokalekua | Vietnam |
Eskualdea2 | Asia-Ozeano Barea |
Koordenatuak | 20°54′N 107°12′E / 20.900°N 107.200°E |
Izen ematea | 1994 (XVIII. bilkura) |
Luzapen urtea | 2000 |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Ha Long badia[1] (vietnameraz: Vịnh Hạ Long), Tonkingo golkoaren sarrera. Hanoitik 170 km ekialdera, Vietnamgo iparraldean dago, Txinatik hurbil. Badiak 120 kilometroko perimetroa du, eta 1.500 km² inguruko azalera. Vietnamerazko izenak, Vịnh Hạ Long, ‘jaisten den herensugearen badia’ esan nahi du.
Badian kareharrizko 1.969 uhartetxo daude, bakoitza landaretza handiarekin. Uhartetxo batzuk hutsik daude, eta kobazulo handiak dituzte. Hang Đầu Gỗ (‘zurezko hesolen kobazuloa’) inguruko kobazulorik handiena da. Haren hiru areto handiek estalaktita eta estalagmita handiak dituzte. Badiako uharte handienetan, Tuần Châu eta Cát Bàn, jendea bizi da, eta instalazio turistikoak dituzte hondartzen inguruan. Uharte txikienek hondartza ikusgarri asko dituzte.
Uharte batzuetan arrantzaleen ur gaineko herriak daude. Arrantzale horiek sakonera txikiko urak baliatzen dituzte 200 espezie baino gehiagoko arrainak eta 450 espezie baino gehiagoko moluskuak arrantzatzeko.
Uharte askoren izenak uharteek berek dituzten forma ezohikoek iradokitakoak dira, hala nola Voi uhartea (‘elefantea’), Ga Choi Islet (‘borroka-oilarra’) eta Mai Nha (‘sabaia’)
Badia gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk 1994an, eta Vietnamgo helmuga turistikorik ospetsuena da.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hạ Long badia Titov uhartetik ikusita
-
Ha Long badia
-
Ha Long badia Titop uhartetik ikusita
-
Cat Ba uharteko leize batean
-
Ha Long badia
-
Ha Long badiako itsasontzia
-
Ha Long badiako itsasontzia
-
Saltzaileak
-
Saltzaileak
-
Arrokak
-
Ha Long badia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ha Long badia, UNESCOren gizateriaren ondarearen web-orria (Ingelesez) (Frantsesez)