Half-Life
Half-Life (HλLF-LIFE idatzia) zientzia fikziozko lehen pertsonako tiroko bideo-jokoa da, Valve-k garatua eta 1998an Sierra Studios-ek argitaratua Microsoft Windowsentzako. Valve-ren eta Half-Life serieko lehen bideo-jokoa izan zen.
Jokalariak Gordon Freeman doktorearen papera hartzen du, ikerketa laborategi sekretu batetik ihes egin behar duena telegarraioko esperimentu bat behar ez bezala irten ostean. Bizirik irauteko etsaiak menderatu eta puzzleak ebatzi beharko ditu jokalariak.
Beste momentu hartako bideo-jokoek zinematikak erabiltzen zituzten, baina Half-Life jokoan jokalariak Freemanen etengabeko kontrola du, eta istorioa sekuentzia scriptatuen bidez kontatzen da. Valve-ren Gabe Newell sortzaileak taldeak mundu inmertsibo bat sortu nahi zutela esan zuen. Jokoaren motorea, GoldSrc, id Software enpresako Quake motorearen bertsio oso eraldatu bat da.[1]
Half-Life bere grafiko, errealismo eta narratiba arinengatik kritika oso onak lortu zituen. "Game of the Year" (Urteko Jokoa) deituriko 50 sari baino gehiago lortu zituen eta batzuetan sortutako jokorik onenetarikoa dela esaten da. Beste lehen pertsonako tiroketa-joko askorengan izan du eragina urte askotan. IGNren arabera genero honetako bideo-jokoak orain bi zatitan banatuta daude: pre-Half-Life garaia eta post-Half-Life garaia.[2]
Half-Life-ek 8 millioi kopia saldu zituen 2004ko Azaroaren 16rako, eta 9,3 millioi 2008ko Abendurako[3]. PlayStation 2rako moldatua izan zen 2001ean, eta OS X eta Linuxentzako 2013an[4]. Jarraipen bat izan zuen 2004ean, Half-Life 2[5].
Jokoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Half-Life ez da bakarrik etsaien kontrako borroka, nahiz eta horretan oinarrituta egon. Batzuetan buruhausgarriak ebatzi behar dira jokoan aurrera egin ahal izateko. Beste jokoek ez bezala, Half-Life-ren sekuentzia scriptatuak zeuden (adibidez Vortigaunt batek ate bat behera botatzea) istorioan aurrera egiteko. Beste jokoek zinematika asko erabiltzen zituzten argumentuak zituen xehetasunak azaltzeko, baina Half life-n dena lehen pertsonako perspektiba batetik jasotzen du jokalariak, eta jokalariak gutxitan galtzen du Gordonen kontrola. Gainera, pertsonaia ez da inoiz ikusten, eta ez du sekula hitz egiten. Jokoa kapitulutan banatuta dago, eta jokoak aurrera egiten du mozketarik gabe, kapituluak kargatzeko behar den denbora txikia salbu.[6]
Jokoak normalean puzzleak edo buruhausgarriak ditu, adibidez garraio zintek osaturiko laberinto bat zeharkatzea edo kaxak erabiltzea hurrengo gunera iragan ahal izateko. Puzzle batzuk etsaiak hil ahal izateko ingurunean dauden elementuak erabiltzera behartzen du jokalaria, lurrun-balbula bat erabliz adibidez. Jokoak "boss" edo arerio nagusi batzuk ditu, eta batzuetan hauek kapitulu osoak definitzen dituzte. Jokalariak normalean ez ditu indarrez hil behar, aldiz, atal horretako puzzleak ebatziz lortzen du garaipena[7]. Aurrerago, jokalariak "salto luzeko modulu" bat lortzen du bere Ingurugiro Arriskutsuko Trajerako (HEV) . Modulo honek saltoak dauzkaten distantzia eta abiadura horizontala handitzen dute salto egin baino lehen makurtuz gero. Jokalariak bere trebezia erabili behar du plataforma moduko salto puzzleak pasatzeko jokoaren amaieran, Xen dimentsioan.[8]
Gehienetan jokalariak aurrera egin behar du bakarka, baina batzuetan NPCn (pertsonaia ez jokalarien) laguntza lortzen du, gehienbat laborategiko ikerlariena eta segurtasun pertsonalarena, jokalariaren alde borrokatuko direnak eta jokalariari gune berrietara heltzen lagunduko diotenak. Jokoak etsai asko ditu, headcrab, bullsquid, headcrab zonbi eta Vortigauntak dira Xen munduko izakietako batzuk. Beste etsaiak gizakiak dira, beste dimentsioko arriskuak kontrolatu eta laborategian dauden lekuko guztiak isiltzeko prestatuta dauden HECU (Ingurugiro Arriskutsuko Kontrol Unitate) Marineak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Source Engine. (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
- ↑ (Ingelesez) Top Shooters #1. (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
- ↑ (Ingelesez) Valve Reveals Lifetime Retail Sales of Half-Life, Counter-Strike Series. (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Half Life y Counter Strike disponibles para Linux en Steam. (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
- ↑ (Ingelesez) Hermida, Alfred. (2003-09-08). Half-Life sequel ups the ante. (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
- ↑ (Ingelesez) [|Dulin, Ron]. Half-Life Review. (Noiz kontsultatua: 2016-11-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Foso Explosivo. (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Módulo de Salto Largo. (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau bideo-jokoei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1998ko bideo-jokoak
- Marc Laidlawek idatzitako bideo-jokoak
- Ameriketako Estatu Batuetan garatutako bideojokoak
- Lehen pertsonako tiro bideo-jokoak
- PC jokoak
- Zientzia-fikziozko bideo-jokoak
- Windowserako jokoak
- MacOSerako jokoak
- PlayStation 2rako jokoak
- Espantsio paketeak dituzten bideojokoak
- Linuxerako jokoak
- Jokalari bakarreko bideojokoak
- Jokalari anitzeko sareko bideojokoak