Helduen hezkuntza
Helduen hezkuntza terminoak, modu hertsian, berariaz pertsona helduei eskainitako oinarrizko hezkuntza (alfabetatzea, ...) eta goragoko mailen prestakuntzarako heziketa eta helduei prestakuntza eta kultura orokorra irakasteko eratzen diren titulaziorik gabeko ikastaroak biltzen ditu, euren kultura eta lanbide prestakuntza orokorra hobetzeari begira. Helduen hezkuntzaren helburua haurtzaroan edo gaztetan hezkuntza osotua jasotzeko aukera izan ez zituzten pertsonei eguneratu eta beste ikasle arruntekin bere kasa ikasteko baliabideak ematea. Besterik gabe, beste helduekin batera hezkuntza gai orokorrak jorratu nahi dituzten pertsonei eskaintzen zaizkien hezkuntza zikloak ere biltzen ditu. Helduen hezkuntza terminotik baztertzen dira, halatan, etengabeko prestakuntza eta berrikuntzarako ikastaroak eta helduek beste ikasle arruntekin batera burutzen dituzten ikasketak.