Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Herbosa

Koordenatuak: 42°58′30″N 3°54′04″W / 42.974982°N 3.901012°W / 42.974982; -3.901012
Wikipedia, Entziklopedia askea
Herbosa
biztanle entitate bakarra
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaValle de Valdebezana
INEk ezarritako kodea09413000700
Geografia
Koordenatuak42°58′30″N 3°54′04″W / 42.974982°N 3.901012°W / 42.974982; -3.901012
Map
Demografia

Herbosa Gaztela eta Leongo erkidego autonomoko Burgosko probintzian dagoen Valle de Valdebezana udalerriko herria da. Gaur egun 21 biztanle ditu.


Udalerriko hiriburua den Soncillo herrialdetik 11 kilometrotara kokatua dago. Sedanotik 44 kilometrotara eta Burgosetik, berriz, 84 kilometrotara. Herbosatik hurbil El Escudo mendatea aurkitzen da.

Komunikazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgos-Arija autobus-linea herritik bertatik igarotzen da (BU-642 eskualde errepidean zehar).

Beste garraiobidea Bilbo-La Roblako trenbidea da. Geltokia, alboko herrian, Arijan, kokatzen da.


1950eko erroldan, 243 biztanle zeuden, baina 2.006an 21era egin zuen behera.


2007ko uztailatik, eta 5 urteko lana eta gero, “Turbera Margarita” birgaitua izan da, urmael sistema bat sortuz eta lurra urez bete izan da deskonposizio organikoa zailduz eta esfangoak sortuz (goroldio mota bat da, zeinen hondakin hilak zohikaztegiak sortzen dituen). Urmaelak 15.000 metro karratuko azalera du eta 2 metroko sakonera du gehienez. Gainera behin-behineko bi urmael sortzea lortu da.

Ondare historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Valentin ermita: jatorri erromanikoko eraikuntza da. XII. mendekoa omen da, nahiz eta XVI. mendeko birgaitze eta gehikuntza ugari agerikoak diren. Tenplua urte askotan zehar abandonaturik izan zen, haren egitura erori baitzen. 2005. urtean Gaztela eta Leongo Juntaren birgaitze planaren barruan sartu zen.
  • Santiago Apostolu eliza.

Momentuz herrian bertan ez dago ostaturik, baina inguruko herrietan hotelak, nekazal-etxeak edo kanpina ere badago. “La Turbera de Margarita” delakoa urmael babestua oso interesgarria da, hara hegazti asko heltzen dira. Herritik 5 kilometrora, Arijan urtegia dago, non zenbait jarduera eta ekintza egin daitezke; arrantza, piraguismoa (eskola bat dago), eta orain modan jarri berri den kirol bat; skysurf-a.

10 kilometrora, “Las Pisas” ur-jausiak eta “Picarciano” kobazuloak daude. Inguruan zenbait herri turistiko aurki ditzakegu, adibidez, Corconteko bainuetxea, Orbaneja del Castillo, Puentedey...

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]