Izar Hiltzailea
Izar Hiltzailea (ingelesez Death Star), Star Wars film sagan eta bere unibertso hedatuan agertzen den ilargi txiki baten tamainako fikziozko estazio espazial. Filmetan, Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria eta Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera (azken honetan, eraikuntzaren amaierako fasean) ataletan agertu da.
Angelu batzuetatik ikusia, Mimas, Saturno planetaren ilargietako bat, Izar Hiltzailearen oso antzerakoa izatearen xehetasuna dago. Kointzidentzia bat baino ez da, lehen filma, Mimasi lehen aldiz argazkiak atera baino hiru urte lehenago egin baitzen.
-
Mimasen 1. argazkia
-
Mimasen 2. argazkia
Ideia eta diseinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrian, Darth Sidious edo Palpatinek, espazio flotak eta planeta txikiak edo hiri osoak suntsitzeko bezain boteretsua izango zen estazio espazial bat sortzeko ideia izan zuen. Izar Hiltzailea, grisaxka koloreko esfera titaniko bat zen, 120 kilometroko diametroa zuena. Bere iparraldeko hemisferioan, tiratze botere handiko kanoi hiperlaser bat zuen.
Estazio boteretsu hau, Sistema Independenteen Konfederakuntzako ingeniariek diseinatu zuten Geonosisen Dooku Kondearen aginduz. Geonosisera, Errepublika Galaktikoaren armada modu iskanbilatsuan iritsi ondoren, Poggle Txikia artxidukeak, estazio espazial honen planoak eman zizkion Dooku Kondeari. Inperio Galaktikoa, eroritako Errepublikaren gainean sortu zenean, Palpatinek, Izar Hiltzailearen planak abiaraztea erabaki zuen.
Izar Hiltzailearen barnealdeak, 84 operazio maila zituen, horietako bakoitzak, 1428 kilometro karratuko azalera zuelarik. Maila bakoitzak, 357 gune zituen.
Lehen Izar Hiltzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen Izar Hiltzailea, 25.894 stoomtrooper, 87.001 ofizial inperial, 368.685 laguntzaile, eta 100.000 soldadu eta pasaiari zibil baino gehiagok osatutako tripulazio bat zuen estazio espazial erraldoi bat izan zen. Estazioak suntsitutako planetetako bat, Alderaan izan zen. Inperio Galaktikoaren hasieran eraikitzen hasi zen, baina 20 urte eman ziren eraikitzen, hornitze arazoen, lehia sindikalen eta ondoren konponduak izan ziren diseinu arazoen ondorioz.
Estazio espazial honi zioten izuak, Inperio Galaktikoari errebeldeak ziren planeta sistemak kontrolatuta mantentzea lortu zuen. Laster, zenbait planeta erori ziren Izar Hiltzailearen boterearen aurrean: Alderaan izan zen horietako bat. Leia Organa printzesaren begi aurrean, planeta berdea, estazio espazialaren tiro bakar batekin suntsitua izan zen.
Aliantza Errebeldearen ia inprobisatutako operazio batek, Yavin planetaren inguruan orbitatzen zuen Izar Hiltzailearekin amaitzea lortu zuen, erabat suntsitzeko asmo krudelekin. Solik 30 ehiza hegazkin bonbaketarik (15 Y-Wing eta beste 15 X-Wing), operazio arriskutsu bat egin zuten, estazioko hodi batetik tiratzen saiatuz, estazioko puntu ahul bakarra, R2-D2 droideak zeramatzen estazioaren planoei esker aurkitu zena.
Armada Errebeldeko pilotu nabarmenen artean, honako hauek zeuden: Biggs Darklighter, Jek Porkins, Wedge Antilles, Dutch Vander eta Luke Skywalker. Baina, guzti horietatik, bizirik, soilik gutxi batzuk jarraitu zuten. Luke Skywalkerrek, barne indarraren laguntzarekin, tiro zehatz bat jotzea lortu zuen, honela, Lehen Izar Hiltzaile honekin amaitu zuen kateazko erreakzio bat eraginez.
Bigarren Izar Hiltzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baina istorioa oraindik ez zen amaitu. Darth Sidiousek, bere aieruen artean, bere izarra suntsitua izango zela aurreikusi zuen.
Lau urte baino gutxiagoan, Inperio Galaktikoa, bere kanoiarekin tiratzeko gai zen Bigarren Izar Hiltzaile bat eraikitzea lortu zuen.
Aliantza Errebeldeak, gertaera honi arreta handia jarriz, berehalakoan, Inperioaren aurka Endorren (bigarren estazio espaziala eraikitzeko aukeratu zen planeta) borrokatzeko flota bat antolatu zuen. Hemen zeuden Darth Vader eta Enperadorea bera pertsonan, eraikuntza gainbegiratuz. Enperadorearekin zeuden dignatarioen artean, honako hauek aipa daitezke: Sim Aloo, Kren Blista-Vinee, Janus Greejatus eta Sate Pestage.
Azkenik, Millennium Falcon ontziarekin, Lando Calrissianek eta Nien Numbek Bigarren Izar Hiltzailearekin amaitu zuten, Han Solok eta Leia Organak, Calrissiani estazio espazialera iristea eragozten zion ezkutu babesle bat desaktibatzen zuten bitartean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Izar Hiltzaileari buruzko artikulua gaztelaniazko Wookieepedian
- (Ingelesez)Death Star on Wookieepedia