Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Millennium Falcon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Millennium Falcon espazio-ontzia.

Millennium Falcon (euskaraz milurteko belatza esan nahi du) Star Wars film sagaren jatorrizko trilogian agertzen den espazio-ontzi baten izena da. Star Wars III. Atala: Sithen mendekua filman ere agerraldi labur bat egiten du.

Millennium Falcon YT-1300 corelliar kargaontzi bat da eta diska zurixka forma du. Zaharra den arren eta egin zaizkion aldaketak egin arren, Han Solok galaxiako espaziontzirik azkarrena dela dio. Argiaren abiadura bost puntutan gainditzeko gai da. Dash Rendarren Outrider izeneko espaziontziaren antzerakoa da.

Jatorrian kontrabandorako erabilia, Aliantza Errebeldera batu zen eta zenbait misio bete zituen, horien artean Lehen eta Bigarren Izar Hiltzaileak eta X-Wing ehizaontziak suntsitzea.

Lehen begiratu batean Luke Skywalkerren honako hau bezalako iruzkinak eragiten dituen arren, "Txatar mordo bat dirudi" alegia, Millennium Falcon YT-1300 ereduko kargaontzi corelliar bat da, 27 metro inguru neurtzen duena, Corellian Engineering Corporationek eraikia eta Han Solok eta Chewbaccak kontrabandako misio arrakastatsuetarako asko erabili zutena (aurretik ontzi hau Lando Calrissianena izan zen, beste gaizkile bat eta aipaturiko bikotearen laguna, nori Hanek irabazi zion bere ohiko apustuetako batean, sabacc izeneko joko batean).

Millennium Falconek aldaketa batzuk jasan ditu, horietakoren batzuk legez kanpokoak, baina horiei esker, Han Soloren ontzi maiteak argiaren abiadura bost puntutan gaindi dezake.

Beste aldaketa batzuk ere baditu bere egituran, adibidez Han Solok Inperioaren base batetik lapurtu zituen eta Gurutzeontzi Estelar batentzako ziren pantaila babesleak.

Hala ere, ontziaren arazoetako bat hainbeste aldaketa izatean hauek oso delikatuak direla da, eta Chewbaccak edo Hanek etengabe konpondu behar izatea, eta behin baino gehiagotan sartzen dituzte nahaspiletan Han eta wookieea. Egia esateko, barneko ordenagailuak berak, hiru androide ezberdinen burmuin elektronikoez osatua dagoena, ontziak etengabe ezin duela hegan egin dio, baina ez da hala, ezta gutxiagorik ere.

Armei dagokienez, ontzi honek laser kanoi laukoitzdun dorretxoak, matxarda nagusien artean kokatutako bi laser kanoi nagusi eta bere behealdean ezkutatutako tiroketa automatikoko pertsonaurkako laser bat ditu. Misil jaurtigailuak ere baditu. Beste xehetasun batzuk ere nabarmentzen dira, ontziaren zorupean kokatutako eskanerren aurkako gelatxoa kasu, jatorrian kontrabandorako izan bazen ere, behin baino gehiagotan Aliantza Errebeldeko kideak ezkutatzeko balio izan zuena.

Izenaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorria paradoxa azalezin bat eta George Lucasek edo filmetako gidoiak planteatu gabekoa da, Star Warsen unibertsoan ez baitago belatzik, ezta gure errealitatean ezagutzen ditugun belatzekin harremanik izan lezakeen antzeko animalirik ere. George Lucasi 1984an eginiko elkarrizketa batean Millennium Falconen izenaren jatorriari buruzko galdera egin zioten eta zuzendariak Next question, please (hurrengo galdera, mesedez) erantzun zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]