Hidrolasa
Itxura
Hidrolasa lotura kimiko bat hidrolizatzeko gai den entzima bat da. Esate baterako, honako erreakzio hau katalizatzen duen enzima, hidrolasa bat izango da:
- A–B + H2O → A–OH + B–H
Nomenklatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nomenklatura sistematikoak, enzima hauek, substratu hidrolasa deitzen ditu. Hala ere, oraindik erabiltzen da substratuasa izeneko ohiko nomenklatura. Adibidez, azido nukleiko hidrolasa, nukleasa bezala ezagutzen da. Liseri enzimak, maila honetakoak dira.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EC numerazioan, EC 3 kategorian daude. Bere azpiklaseak honako hauek dira:
- EC 3.1: Ester loturengan lan egiten dute (Esterasak, nukleasak, fosfodiesterasak, lipasak eta fosfatasak)
- EC 3.2: Glikosilasak
- EC 3.3: Eter loturengan lan egiten dute
- EC 3.4: Lotura peptidikoengan lan egiten dute (Peptidasak)
- EC 3.5: Karbono-nitrogeno lotura ez peptidikoengan lan egiten dute
- EC 3.6: Azidoen anhidridoengan lan egiten dute (Helikasa, GTPasa)
- EC 3.7: Karbono-karbono loturengan lan egiten dute
- EC 3.8: Haluro loturengan lan egiten dute.
- EC 3.9: Fosforo-nitrogeno loturengan lan egiten dute
- EC 3.10: Sufre-nitrogen loturengan lan egiten dute.
- EC 3.11: Karbono-fosforo loturengan lan egiten dute
- EC 3.12: Sufre-Sufre loturengan lan egiten dute
- EC 3.13: Karbono-sufre loturengan lan egiten dute.