Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Hoelun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hoelun

Bizitza
JaiotzaKhamag Mongol (en) Itzuli, 1140
Herrialdea Mongolia
Mongolen Inperioa
HeriotzaMongolia, 1221 (80/81 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Yesugei (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HizkuntzakMongoliera
Jarduerak
Jarduerakezkontidea

Hoelun (Hoelun Üjin, mongolieraz, Өэлүн үжин o Өэлүн эх, «Ama Hoelun» deiturikoa ere) Gengis Khan Mongoleko Inperioaren gobernadorearen ama zen, horrez gain, Yesugeiren emaztea, Khamag Mongoleko konfederazioko buru izan zena. Gaur egun, bere bizitzaren jatorriari buruzko informazioa mongoliarren Historia sekretuan aurki dezakegu, eta azken hau, lehen mongoliar obra literariotzat jotzen da.[1]

Hoelun, Olkhunut tribuan jaio zen. Yesügeiek Hoelun bere lehenengo emaztea bihurtu zen. Bost ume izan zituen: Horietatik lau seme, Temujin (aurrerago Gengis Khan izenarekin ezaguna izango zena), Qasar, Qachiun eta Temüge, eta azkenik alaba bat, Temülün izenekoa.

Yesugeiren bigarren emazte batek, Sochigel deiturikoak, bi seme izan zituen, Bether eta Belgutei izenekoak.

Holeum alarguna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere senarra hil zenean, Hoelun bere taldeaz arduratu zen eta Onon bailaran toki batetik bestara bidaiatzen hasi zen. Bidean; sustraiak, baiak eta artatxiak biltzen zituen bere seme-alabak elikatu ahal izateko. Umeak hazten zihoazen heinean, hauek ehizatzen eta arrantzatzen ikasi zuten Khentiiko mendietan, Mongoliako iparraldean dagoena. Horrela, familiaren egoera hobetzea lortu zuten. Hoelunek batasunaren eta elkarrekiko laguntzaren oinarriak erakutsi zizkion bere seme-alabei, baina taldeko bi seme zaharrenen arteko lehia sustatu zen, Temujin eta Bether-en artean. Temujinek azkenean bere anaia hil zuen, horrela , Hoelunek bere semea haserre zigortu zuen erailketa horrengatik. Hilketa gertatu zen arren, Behterren amak, Sochigel eta bizirik atera ziren anaiak, Belgutaiek, ez zuten borondate txarrik erakutsi Hoelun eta bere seme-alabekiko, eta beraiekin bizitzen jarraitu zuten.

Ghengis Khan semearen erreinaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hoelun, Genghis Khanen kontseilari fidagarrienetarikotzat jo zuten. Horrez gain, gerran umezurtz geratzen ziren umeez arduratzen zen bere semearen agindupean zegoelarik, hauek adoptatu eta familian jasotzen zituen, etorkizun batean konkistatutako tribuen artean leialtasunez jokatzeko asmoarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Weatherford, Jack (2004). "2: Tale of Three Rivers". Genghis Khan and the Making of the Modern World, Three Rivers Press. p. 44. ISBN 0-609-80964-4

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]