Holstebro
Holstebro | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Danimarka | |
Eskualdea | Erdialdeko Jutlandiako eskualdea | |
Posta kodea | 7500 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 56°21′29″N 8°37′03″E / 56.3581°N 8.6175°E | |
Azalera | 351 km² | |
Altuera | 14 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 37.220 (2024ko urtarrilaren 1a) 731 (2022) | |
Metropolia | 57.020 | |
Dentsitatea | 115 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Brașov, Altea, Bad Kötzting, Bellagio, Bundoran, Granville, Houffalize, Meerssen, Niederanven (en) , Preveza, Sesimbra, Sherborne, Karkkila (mul) , Judenburg (en) , Chojna (en) , Kőszeg (en) , Sigulda, Sušice, Türi Rural Municipality (en) , Zvolen, Prienai (en) , Marsaskala, Siret (en) , Agros (en) , Škofja Loka eta Tryavna (en) | |
http://www.randers.dk/ |
Holstebro Danimarkako Erdialdeko Jutlandiako eskualdean dagoen hiria da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Storåen errekaren pasabidean sortu zen hiria, gerora zubia eraiki zuten. Izena holdested ved broen izan bide zen hasieran, danieraz "zubiaren ondoan dagoen deskantsatzeko gunea" esan nahi du. Ribeko apezpikua zen Thygek aipatzen du lehenengo aldiz 1274ean. 1552an suak erre zuen hiriaren zatirik handiena.
Gaur egun Jutlandia mendebaldeko hiri industrial, merkatal eta kulturala da.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizitza kultural handia duen hiria da. Bertan izan zuen egoitza Peter Schaufuss Ballet Konpainiak 1997 eta 2009 artean. Aipatzekoak dira era berean Odin Antzokia eta 1991ean eraiki zen Holstebro Convention and Culture Center. Hainbat museo ere baditu, garrantzitsuena arte museoa izanik.
Uda bukaeran Holstebro Festive Week jaialdia ospatzen da urtero.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Douzelage taldeko partaidea da. Talde honetan Europako 24 herrialdetako hiri bana dago.
Holstebrotar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Morten Skoubo (1980- ): 2006 eta 2008 artean Errealeko jokalaria izan zena.