Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Hone Tuwhare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hone Tuwhare

Bizitza
JaiotzaNorthland eskualdea1922ko urriaren 21a
Herrialdea Zeelanda Berria
Talde etnikoaMaoria
HeriotzaDunedin2008ko urtarrilaren 16a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaOtahuhu College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
maoriera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Jasotako sariak

Discogs: 2523232 Find a Grave: 23993543 Edit the value on Wikidata

Hone Tuwhare (Kaikohe, Zeelanda Berriko Iparraldea, 1922ko urriaren 21a - 2008ko urtarrilaren 16a) poeta maori ospetsua izan zen.

Hone Tuwhare Kaikohen jaio zen, Northlandeko eskualdean (Te Tai Tokerau maorieraz), Nga Puhi tribuaren barruan (hapu Ngati Korokoro, Ngati Tautahi, Te Popoto, Uri-o-hau). Maori Herriaren tradizioak ongi ezagutu zituen txikitatik.[1]

Ama hil ondoren, aita Aucklandera joan zen, eta han Hone lehen hezkuntzako eskolara joan zen. Maorieraz bakarrik hitz egiten zuen 9 urte izan arte, baina bere aitak, hizlari eta ipuin kontalari maoriarrak, idazketarekiko interesa piztu zion.

Ingelesez lirika eta antzerkia idatzi zuen Maori kulturako jatorrizko lehen poeta izan zen eta 1964an argitaratu zuen lehen poema-liburua, “No Ordinary Sun” izenburupean.[1]

1999an Poeta Laureatua izendatu zuten, eta 2003an Zeelanda Berriko Arteetako Fundazioaren Icon Saria jaso zuen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Rodriguez, Fito. (2024-02-18). Hone Tuwhare-ren ez ohiko eguzkia. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]