Nitxo
Itxura
(«Horma-hobi» orritik birbideratua)
- Artikulu hau arkitektura osagaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nitxo ekologiko».
Nitxo edo horma hobia horma batean eginiko kokagune edo barrunbea da[1], bertan zinopari, ontzi edo estatua bat jartzeko. Eraikinen kanpoaldean edo barnealdean aurki daiteke, eta funtzio erlijioso batetik abiatuta, apaindurazko erabilera batera eboluzionatuz joan da. Gehienetan, nitxoek arku bat edo petxina bat (maskor gangatua) darama goialdean, hormaren beheranzko bulkada hutsartearen bi alboetara eramateko.
Nitxoak askotan hilerrietan aurkitzen dira, hilobi gisa erabiltzen direnak.[1]
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Errosarioko Ama Birjina, Maritxu Kajoi jaietako zaindaria, San Joan Bataiatzailearen elizako nitxo batean, Arrasate (Gipuzkoa)
-
Nitxo gotikoa Sint-Servaas basilikan, Maastricht (Herbehereak).
-
Mihrab, Kairuango Meskita Nagusian, Kairuan (Tunisia). Nitxo huts bat da, alboetan zutabeak dituena.