Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Hostoerorkor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hostogalkor» orritik birbideratua)
Baso hostoerorkorra, udazkenean.
Baso hostoerorkorra, neguan.

Hostoerorkorrak, hostogalkorrak edo kaduzifolioak[1] udazkenean (klima epelean) edo urtaro lehorrean (klima tropikalean) hostoak galtzen dituzten zuhaitz eta zuhaixkak dira.

Hostoerorkorrek kolore ugari hartzen dituzte: gorritik horira doazenak, hain zuzen ere.

Udazkena sartzearekin batera, hotza datorkigu eta eguzki ordu gutxiago izaten ditugu. Horren ondorioz, kolore berdea ematen dien klorofila galtzen hasten dira hostoak. Haien ezaugarriak desagertzen direnean, hostoa sikatu egiten da. Hosto lehor hauengatik janaria jasotzen jarraitu ezin duenez, gainetik kentzen ditu zuhaitzak. Giro hotzenetan, hostoen zainetako ura izoztu eta barnetik puskatu egiten dira. Beraz, hosto zaharrez libratu ondoren, udaberrian hostotza berria izateko prest dago zuhaitza.

Materia organikoa zuhaitzera itzultzen da.

Alderdi Abiotikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso hostoerorkorretan, Klima ozeanikoa egoten da, eta beraz, neguak hotzak, eta udak, beroak edo freskoak izaten dira. Prezipitazioak oso ugariak eta erregularrak dira urte osoan.

Bere hilabete hotzeneko batez besteko tenperatura 18 °C eta 0 °C artekoa da, eta hilabete beroenekoa 10 °C baino altuagoa. Prezipitazioak lurruntzen den ura baino gehiagokoak dira. Klima honetan baso mesotermikoak daude.

Prezipitazioak erregularrak izaten ditu urte osoan; beraz, ez dago aro lehorrik.

Uda leunak izaten dira, hilabete beroeneko batez besteko tenperatura 22 °C baino baxuagokoa izaten baita. Gainera, hilabeteko batez besteko tenperaturak 10 °C baino altuagoak dira gutxienez 4 hilabetez.

Lurzorua aberastasun handikoa izaten da, mineralei dagokienez.

Alderdi Biotikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bioma honetako basoetan, landare espezie asko daude, eta hauek, hiru geruza desberdinetan banatzen dira:

Lehenengo geruza, likenek, goroldioek, garoak, basa loreek eta lurrean aurki daitezken beste landare txiki batzuk osatzen dute. Zuhaixkek erdi geruza betetzen dute, eta astigarra, haritza, urkia, magnolia eta pagoa bezalako egur gogorreko zuhaitzek hirugarren geruza. Zuhaitz hostoerorkorrek osatzen dute baso hau. Zuhaitzak neguan hostoak galtzen dituzte eta udan berritzen dira denboraldi epeletan. Hala ere, mistoak ere izan daitezke: koniferoak eta hostoerorkorrak (aipatutako zuhaitzez gain pinuz osatuak).

Egokitzapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prezipitazio ugarien ondorioz, landareek, lurrak xurgatu ezin duen urari aurre egin behar diote.

Bioma honetako landareen faktore orokorrena, klimara egokituta daudela da, eta horregatik, egoera hauetan bizitzeko prest daude. Adibidez, pagoak, izeiak eta zumarrak ura eta eguzkiaren irradiazioa xurgatzen dituzten hostoak dituzte. Zuhaitz hauen adaptazioaren beste adibide bat, neguan hostoak galtzea da. Muda honen ostean, transpiratzeko modurik gabe geratzen dira, eta horregatik, ura gordetzeko gai dira neguan zehar.

Zuhaitzen adarrek beste izakiei itzala eman baino zerbait gehiago egiten dute; hauek mantenugaiak ematen dizkiete, aurrera egin dezaten.

Zuhaitz hauen itzalak beste zuhaitz askoren hazkundea mugatzen duenez, baso hauetako landare asko hazkunde prozesua eta loratze prozesua beste zuhaitz handien garapena baino lehen egiten dute. Trillium motako landareak edo basoko hiazintoak bezala. Landare mota hauetako gehienak intsektuengatik polinizatuta daude eta hauen haziak inurriek garraiatzen dituzte.

Beste alde batetik, badaude lurrean jaiotzen diren landare batzuk ere (nahiz eta gutxiago izan), eta zuhaitz handiagoen itzalera egokitu direnak: likenak, goroldioak, garoak eta iratzeak.

Basopeko landare askok ere, egokitzapenak dituzte beraien hostoetan argitasun gutxiko mailei aurre egiteko eta lurrazalera iristen diren eguzki izpi mugikorrak aprobetxatzeko. Monotropa uniflora eta Corallorhiza orkideak adibidez parasitismoaz (beste landare batzuengandik elikagai-substantziak lortzea) baliatuz egokitu dira itzalpe horretara.

Zuhaitzak ere itzalaz kontrolatuak daude. Ernaltzen ari diren zuhaitzen hazi gehienek argiguneak behar dituzte, zuhaitzak erortzean eta birsortzeko lekua uztean sorturikoak. Batzuk argigune handiagoak behar dituzte, haize ekaitzek sortzen dituztenak bezalakoak (zuhaitzak botaz). Lurreko hezetasun gradienteek, lurraren sakontasunak eta goratzeak zuhaitz, zuhaixka eta belar espezie askoren banaketa kontrolatzen du. Batzuk baldintza ezohikoak behar dituzte, mendi-hegal maldatsuak, lur ez emankorrak eta lehorteak, zuhaitz espezie ohikoenen konpetentziatik aldentzeko.

Fauna aberatseko bioma da.

Ugaztunen artean tamaina handiko eta ertaineko belarjaleak ditugu; oreinak, suidoak, bobinoak eta ahuntzak. Belarjale txikiak, lurzoruan bizi direnak (karraskariak, lagomorfoak) nahiz zuhaitzetan bizi direnak (urtxintxak, arantzurdeak) eta baita uretan bizi direnak (kastoreak). Lehen eta bigarren mailako harrapariak (kanidoak, felinoak, mustelidoak, trikuak, sorikomorfoak…) eta baita espezie orojaleak ere (Procyonidae familiakoak, ursidoak...).

Egokitzapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareekin gertatzen den moduan, baso hostoerorkorretan bizi diren animaliak urtaro aldaketei egokitzeko gai izan behar dute. Horregatik bertan bizi diren espezie desberdinek modu desberdinak garatu dituzte, hainbat ugaztunek hibernazioa eta beste hegazti batzuk egiten duten migrazioa adibidez (elikagai gehiagoko lekuetara).

Bioma hostoerorkorretan bizi diren hegazti espezie askok emigratu egiten dute leku beroagoetara,eta elikagai gehiago dauden lekuetara, neguan. Hala ere badaude negua bertan pasatzen dutenak ere, eta baita klima hotzagoetatik etortzen direnak ere. Inguru hauetako espezie ugarienak antzarak, okilak, harrapariak (gabiraia batez ere), usoak, hontzak eta faisanidoak dira.

Beste ugaztun batzuk, hartz arreak adibidez, hibernatu egiten dute, horrela lo sakon moduko batean sartzen dira neguan, elikagai faltaz gain energia kontserbatzeko.

Bioma honetan bizi diren animalien ezaugarri bat, landare eta zuhaitzen hazkundera ohituta daudela da, horrela, animalia espezie askok bizia zuhaitzetan egiten dute; beste batzuk, berriz, oso gutxitan urruntzen dira lurzorutik.

Eroritako egurrak (lehen esan bezala erori edo naturalki erortzen dira haizearen ondorioz landare berriak birsortzeko) babesa ematen die hainbat anfibio klaseri (arrabioei batez ere).

Gaur egun basogabetzearen ondorioz, basoetako zuhaitz pila bat mozten ditugu gure beharrak asetzeko eta zuhaitzak kontserbatzea arazo bihurtu da gizakiontzat.

Baso horiek planetako leku epeletan kokatzen direnez, gizakiak baso mota horietako zenbait eremu kolonizatu ditu. Hori dela eta, amaitzen ari da: egurra fabrikaziorako, instalazioetan eta eraikuntzetan erabiltzeko, altzariak, papera, ikatza egiteko... Horrez gain, abeltzaintzarako ere erabiltzen dira. Gainera, beste baso ugari errepideek egiteko suntsitu dituzte. Ondorioz, jatorrizko basoen laurdena baino gutxiago geratzen dira.

Gaixotasun exotikoak basoko zuhaitzentzat mehatxu handiak dira; gaixotasun horiek espezieei galera handia sortarazten dizkietelako, hala nola, gaztainondoari eta zumarrari. Hainbat animalia, oreinaren antzera, zabaldu eta populazioa handitu da. Hauen gehiegizko larreratuak eta hauen populazioa kontrolatzen duten haragijale handiak gutxitzeak paisaia aldatzea eragin du.

Beraz, basoa mantentzeko arazo esanguratsu bihurtu da.

Gaur egun, baso hauek zaharberritzeko helburu nagusiak zuhaitz handi gehiago landatzea eta maila goragoko harrapariak birsartzea da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hostoerorkorra ematen du Euskaltzaindiaren Hiztegiak [1]; hostogalkor, hostoerorkor eta kaduzifolio ageri da Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoan; azken biak besterik ez Euskalterm datu basean; eta hostoerorkor Zehazki hiztegian.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]