Hostozabalen baso misto epel
Itxura
Hostozabalen baso misto epelak hezea eta epela den bioma mota bat izendatzeko erabiltzen den izena da. Baso hauen egitura tipikoak lau geruza ditu. Goiko geruza zuhaitz altu helduz osaturik dago. Azpian itzala jasaten duten hiru oihanpe daude: goragokoa zuhaitz txikiz eta gaztez osaturik dago, tartekoa sastrakaz eta behekoa landare belarkarez.
Zuhaitz nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bioma honetan nagusi diren zuhaitz espezieak haritzak (Quercus spp., arteak eta erkametzak barne), pagoak (Fagus spp.), astigarrak (Acer spp.) eta urkiak (Betula spp.) dira. Baso misto deitzen zaio tarteka zuhaitz koniferoak ere ager daitezkeelako, hala nola pinuak (Pinus spp.) eta izeiak (Abies spp.). Zenbait tokitan koniferoen kopurua hostozabalena baino handiagoa izan daiteke.