Ibai Urdinaren delta
Ibai Urdinaren delta | |
---|---|
Mota | Ibai delta |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°10′33″N 119°25′51″E / 32.1759°N 119.4307°E |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Udal-probintzia | Shanghai |
Ibai Urdinaren delta edo Yangziren delta (txinera tradizionalez: 長江三角洲; txinera sinplifikatuz: 长江三角洲; pinyinez: Cháng Jiāng Sānjiǎozhōu), Txinako Herri Errepublikako hegoaldean dagoen gunea da. Ibai Urdinaren itsasadarrak Hego Txinako itsasoarekin bat egiten du bertan.
Hiruki forma du eta Shanghai, Jiangsu eta Zhejiang probintziek mugatzen dute. Eremua, tradizionalki, Jiangnan (literalki, «Yangziren hegoaldea») izeneko eskualdearen bihotzean dago.
Eskualdeak biztanle ugari ditu eta oso urbanizatua dago, eta, luzaroan, paper garrantzitsua bete du Txinako historian. Nanjing hiria hainbatetan izan zen Txinako hiriburua. Txinako ekonomiaren gune nagusiena da gaur egun, Hong Kong, Guangzhou eta Pekingo eskualdearekin. 1990eko hamarkadaz geroztik, eskualdeak garapen ekonomiko azkarra izan du, eta horrek munduko portu gunerik aktiboena bihurtu du.