Idioterne
Idioterne 1998ko Lars von Trier daniar zinema zuzendariaren filma da, Dogma 95 mugimenduan oinarri duena. Mugimendu zinematografiko abangoardista hau, 1995.urtean sortu zen Parisen. eta film hau mugimenduaren menpe sortutako bigarren filma izan zen.
Los corazones de oro trilogiaren parte da; lehenik, Breaking the Waves (1996), ondotik Idioterne (1998) eta azkenik, Dancer in the Dark (2000). Arrakastatsua izan zen arren, Los idiotas, Lars Von Trier-ek Dogma 95-eko arauak jarraiki egindako film bakarra izan zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neska-mutilez osatutako gazte-talde bat ergelenarena egiten arituko da, gizarteak ezarritako arauekin hautsi nahian. Landako etxe bat bilgune dutela, beren aisialdia elkarrekin igaroko dute tentelkeriaren ezkutuko eta gutxi preziatutako balioak arakatuz.
Izan ere, guztiek adimen-urritasuna dutelaren itxurakeriak egiten dituzte, gizartearen loturetatik askatzeko asmoz. Karen, emakume bakartia, taldearen kide bihurtuko da nahigabe ekintzetako baten parte izaten delarik.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filme honen ezaugarriak Dogma 95 mugimenduak ezarritakoak dira.
- Inprobisazioa. Alderdi desberdinetan antzematen da ezaugarria hau. Hasteko, pertsonaiek ez dute gidoirik eta ezta entsegurik ere. Zuzenekoan sentitzen dituzten burutazioen bidez jokatzen dute. Era berean, inprobisazioak ere muntaketan eragiten du; esaterako, postprodukzio prozesuko aldaketak debekatuta daude. Momentuan burutu beharreko muntaia da, kamarografoaren esku geratzen dena. Lokalizazioei dagokienez, prestatu gabeko txokoak izango lirateke.
- Kamera eskuan grabatuta. Inprobisazio edo aktoreen ekintzei azkar aurre egiteko asmoz, kamera eskuan grabatuta dago. Ondorioz, etengabeko kamera mugimendu zein dardarak antzematen dira.
- Eremuz kanpoa ikustarazi. Kamera mugimendu anitz horien artean, berez eremuz kanpoaren parte diren elementuak ikusten ditugu; kamera edota mikrofonoa batik bat.
- Kredituetan zuzendariaren izendapenik ez, zuzendariaren izena ez da inolaz ere kredituetan agertzen. Hala ere, promozioa egiterako orduan zuzendariaren izena erabili zuten oihartzun mediatiko handiagoa lortzeko asmoz.
- Formatua. Nahiz eta Dogma 95-eko baldintzetako bat 35mm-ko (1.37:1) formatua erabiltzea izan, Lars Von Trierrek arau honekin hautsi egiten du; hain zuzen ere, 1:1.33-ko formatua darabil.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bodil Jørgensen: Karen
- Jens Albinus: Stoffer
- Anne Louise Hassing: Susanne
- Troels Lyby: Henrik
- Nikolaj Lie Kaas: Jeppe
- Louise Mieritz: Josephine
- Henrik Prip: Ped
- Luis Mesonero: Miguel
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- https://elpais.com/diario/1998/05/21/cultura/895701601_850215.html
- https://www.encadenados.org/rdc/todo-lo-demas/6200-los-idiotas-idioterne-1998-de-lars-von-trier
- https://sarargallardo.wordpress.com/2014/01/31/los-idiotas/
- http://cinestonia.blogspot.com/2011/09/idioterne-1998-lars-von-trier.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1998ko filmak
- Lars von Trierrek zuzendutako filmak
- Lars von Trierrek idatzitako filmak
- Bodil Jørgensenek antzeztutako filmak
- Jens Albinusek antzeztutako filmak
- Anne Louise Hassingek antzeztutako filmak
- Troels Lybyk antzeztutako filmak
- Nikolaj Lie Kaasek antzeztutako filmak
- Louise Mieritzek antzeztutako filmak
- Marina Bourasek antzeztutako filmak
- Paprika Steenek antzeztutako filmak
- Lars von Trierrek antzeztutako filmak
- Anders Hovek antzeztutako filmak
- John Martinusek antzeztutako filmak
- Henrik Pripek antzeztutako filmak
- Kirsten Vaupelek antzeztutako filmak
- Claus Strandbergek antzeztutako filmak
- Lone Lindorffek antzeztutako filmak
- Hans Henrik Clemensenek antzeztutako filmak
- Julie Wiethek antzeztutako filmak
- Trine Michelsenek antzeztutako filmak
- Anne-Grethe Bjarup Riisek antzeztutako filmak
- Michael Moritzenek antzeztutako filmak
- Jan Ellek antzeztutako filmak
- Lars Bjarkek antzeztutako filmak
- Erno Müllerrek antzeztutako filmak
- Lotte Munkek antzeztutako filmak
- Lillian Tillegreenek antzeztutako filmak
- Albert Wichmannek antzeztutako filmak
- Regitze Estrupek antzeztutako filmak
- Canal+ek ekoitzitako filmak
- ZDFek ekoitzitako filmak
- Danmarks Radiok ekoitzitako filmak
- Artek ekoitzitako filmak
- Zinema zirriborroak
- Danimarkako filmak
- Frantziako filmak
- Herbehereetako filmak
- Italiako filmak
- Espainiako filmak
- Suediako filmak
- Drama-komedia filmak
- Danimarkan girotutako filmak