Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ieng Sary

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ieng Sary

Kanpo Harremanetarako ministro

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKim Trang, Ким Чанг
JaiotzaMekongen delta1925eko urriaren 24a
Herrialdea Kanbodia
HeriotzaPhnom Penh2013ko martxoaren 14a (87 urte)
Hobiratze lekuaMalai District (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Ieng Thirith  (1951 -  2013)
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Lycee Sisowath (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kanputxeako Alderdi Komunista
Kanputxea Demokratikoaren Alderdia
Kanputxeako Nazio Batasunaren Alderdia
Democratic National Union Movement (en) Itzuli
Democratic Party (en) Itzuli
Frantziako Alderdi Komunista
IMDB: nm7246127 Edit the value on Wikidata

Ieng Sary (khmereraz: អៀង សារី; Nhan Hoa, Frantziar Indotxina, gaur egun Vietnam, 1925eko urriaren 24a – Phnom Penh, 2013ko martxoaren 14a) kanbodiar politikaria izan zen, Khmer Gorriak taldearen sortzaileetakoa. 1975-1979 bitartean Kanbodiako Atzerri ministro izan zen, Pol Pot diktadorearen agintaldian. Gizateriaren aurkako krimenak egotzirik, 2011n hasi zen haren aurkako epaiketa, baina epaia jaso gabe hil zen.[1]

Ieng Sary 1925eko urriaren 24an jaio zen, Vietnamgo gutxiengo khmerraren komunitate batean. Ama txinatarra zuen. Kim Trang vietnamdar izena zuen jaiotzez baina, Khmer Gorriekin bat egitean, aldatu egin zuen. Pol Pot mugimenduko buruzagiarekin lotura estua izan zuen gaztetatik. Lizeo berean ikasi zuten, Phnom Penhen, Kanbodia Frantziaren kolonia zenean, eta Parisen ere elkarrekin egon ziren 1950eko hamarkadan. Adiskidetasuna familia arteko harremana ere bihurtu zen, Pol Poten lehen emaztea, Khieu Ponnary, Ieng Saryren emaztearen ahizpa baitzen, Khieu Thiritena. Thiritek, senarraren izena hartu zuen: Ieng Thirit.[2]

1963an, Kanbodiatik erbestera jo behar izan zuen alderdi komunistako bertze kide nagusiekin. 1975ean Khmer Gorriek boterea eskuratzean diplomazia izan zen haren eginkizun nagusia. Atzerri ministro izan zen 1979 arte, Khmer Gorrien errepresioak eta politikak Kanbodiako biztanleriaren laurden inguru hil zuten aldian. Atzerri Ministeriotik erbestean zeuden diplomazialari eta intelektualen itzulera erraztea leporatu zioten, ondoren kontzentrazio eremuetan sartu, torturatu eta hiltzeko.[2]

Khmer Gorriek boterea galdu ondoren, gerrilla bat eratu zuten. 1996an desertatu zuen Ieng Saryk, eta amnistia jaso. 2007an, ordea, atxilotu zuten. 2011n hasi zen haren eta Khmer Gorrien beste hiru bururen aurkako epaiketa, genozidioagatik.[3] Epaiketa «bidegabea» zela erran zuen berak, amnistia jasoa zuelako. Phnom Penh hiriburuko ospitale batean hil zen 2013ko martxoaren 14an, preso, epaia jaso gabe.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Velte, Samara. Bukatu da Kanbodiako Khmer Gorrien aurkako epaiketaren lehen fasea. Berria, 2013ko azaroak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  2. a b c Rodriguez, Mikel. Khmer Gorrien diplomazialaria. Berria, 2013ko martxoak 15, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  3. Rotaetxe, Mikel. Khmer Gorrien lau bururen aurkako epaiketa hasi dute Kanputxean, genozidiogatik. Berria, 2011ko ekainak 28, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]