Ignazio Omaetxebarria
Ignazio Omaetxebarria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1909 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1995 (85/86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Ignazio Omaetxebarria Martitegi (Izengoitiak: Aritzondo, Gisasola, Fray Peregrino, Aita Inazio) (Gernika, 29-7-1909 – ?, 4-6-1995) bizkaitar idazlea izan zen, frantziskotarra. Arantzazun, Munichen eta Mückengladbachen egin zituen Teologia ikasketak. Argia, Aranzazu, Ensayo, BRSVAP aldizkarietan argitaratu ditu lan aipagarrienak. Bestalde, Missionalia Hispanica eta Misiones Franciscanas aldizkarietan argitaratu ditu lan biografiko batzuk. Omaetxebarriaren obra nagusia Euskera, un poco de gramática y algo de morfología del verbo vasco (1959) da. Euskaraz, Lagunarteko meza (1956) izeneko liburuxka eta Abestu Errosarioa erlijio-obrak argitaratu zituen. Gazteleraz idatzirikoen artean nabarmentzekoak dira Francisco Beraskolaren (Sangre vizcaína en los pantanos de la Florida), Pascual de Vitoriaren (A la sombra del Gengiskhan) eta Teresalina Zubiriren (Una víctima perfecta) biografiak eta A la sombra del Gengis-Khan (1960). Euskaltzain urgazlea izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |