Ildaska
Itxura
Arkitekturan ildaskak goitik behera egindako zirrikituak dira, gehienetan bertikalak eta erdi-zirkular sekziokoak. Harrizko zutabe batean landutakoak izan ohi dira, baita pilastra edo triglifo batean egindakoak izan daitezke. Ildasken arteko tarteari listela deritzo.
Doriar zutabeetan ildaskak ertz zorrotz batez banatuta daude; joniar eta korintioar ordenetan ordea, nerbiodurak deritzo ildasken arteko tarteei. Toskanar ordenak ez du ildaskarik eta beste orden batzuetan aukerakoak dira.