Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

init

Wikipedia, Entziklopedia askea


init Unix eta Unix-moduko sistemetan beste prozesu guztiak sortzen dituen programa da. Daemon moduan exekutatzen da eta normalean 1 prozesu identifikatzailea izaten du.

init-en funtzionalitatea nahiko aldatu da BSDren eta UNIX System Vren bertsioen artean, eta erabiltzaileak sistemaren eskuliburua begiratu beharko luke jakiteko zein bertsio duen sistemak.

Linux banaketa gehienetan erabiltzen den init sistema estandarra System Vren init-ekin konpatiblea da, baina banaketa batzuk, Slackware adibidez, BSD estiloko init sistema erabiltzen dute, eta beste batzuk aldiz, Gentoo banaketak adibidez, bere init sistema berezia du.

Abiatutako sistema batean init da lehena abiatzen den programa, init da kernelak exekutatzen duen gauza.

BSD-en init-ak '/etc/rc'-n kokatutako hasiera shell scripta exekutatzen du, ondoren getty exekutatzen du testuan oinarritutako terminaletan edo leiho sistema bat Xbezala terminal grafikoetan. Ez dago abio-mailarik; 'rc' fitxategiak determinatzen du init nola abiatu.

System V-en init-ak '/etc/inittab' fitxategia examinatzen du 'initdefault' sarrera baten bila, eta honek zehazten du lehenetsitako abio-maila. Ez badago lehenetsitako abio-maila, ondoren erabiltzailea kontsola sistema batera bideratzen da, non abio-maila eskuz ezarri behar da.

Abio-mailak makina baten egoerak deskribatzen ditu, abio prozesuak karakterizatua. Normalean 8 maila daude. 0tik 6ra bitarteko mailak daude, eta ondoren S eta s, non azken hauek maila berdinera lotuta daude. 8 hauetatik, 3 erreserbatutako abio-mailak dira:

0 abio-maila sistema itzaltzeko erabiltzen da
1 Makina berrabiaratzeko
6. Sistema erabiltzaile bakarreko testu moduan ezartzen du.

Erreserbatutako abio-mailak 3 eta 5 dira:

3. maila 6. mailaren antzekoa, 3 abio mailak erabiltzailea kontsola moduan ezartzen du. Hala ere, 3 erabiltzaile anitzeko ingurunea da. 3. abio-maila lehenetsia da Linux banaketa batzuetan, Debian-en adibidez.
5. abio-maila gehien erabiltzen dena da, eta lehenetsitakoa da suse, Mandriva eta Yoper-en, beste batzuez gain. 5. abio-maila erabiltzaile anitzeko ingurune grafikoa da, X exekutatuta, eta normalean kudeatzaile bat kargatzen da xdm, kdm edo gdm adibidez.

Abio-maila normalean root supererabiltzaileak aldatzen du telinit komandoa erabiliz: 'telinit x', non x balioko abio-maila bat da (0-6, s).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]