Inoren Ero Ni
Itxura
Inoren Ero Ni | |
---|---|
Inoren Ero Ni taldea Ttan-ttakun irrati librearen festan Donostiako Gazteszenan. | |
Datuak | |
Jatorria | Andoain |
Musika mota | Rock, Hardcore |
Urteak | 2002- |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Metak, Bidehuts |
Taldekideak | |
Okene Abrego Borja Iglesias Mariano Hurtado Guantxe | |
Lehengo taldekideak | |
Drake Mikel Txopeitia | |
Informazio gehigarria | |
Inoren Ero Ni 2002. urtean Andoainen (Gipuzkoa) sortutako euskal rock musika taldea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002. urtean Eneko, Mikel eta Drake BAP!! musika taldekoak, Borja Purr taldeko gitarra-jotzaile ohiarekin elkartu ziren abesti berriak entseatzeko. Entsegu horietatik Inoren Ero Ni jaio zen[1].
2003an Kaki Arkarazoren eskutik Inoren Ero Ni diskoa grabatu zuten Estudios Garaten eta Metak diskoetxearen zigilupean.
2007an taldeak bigarren diskoa grabatu zuen. Ondoren, Drakek nekea zela eta, taldea uztea erabaki zuen. Ondorioz, taldeak ekin zion baxu-jotzaile berri bat bilatzeari Mariano Hurtado El Hombre Burbuja eta Lazy Lizard taldeetan izandako andaluziarra aurkitu zuen arte.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eneko Abrego "Okene" - ahotsa.
- Mariano (2008tik aurrera) - baxua.
- Borja - gitarra.
- Guantxe - Bateria.
Taldekide ohiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Drake (2002-2007) - baxua.
- Mikel Abrego "Mikeli" (2002-2011) - bateria eta samplerrak.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Inoren Ero Ni (Metak, 2004)
- Gronhölm (Bidehuts, 2008)
- Fosbury[2] (Bidehuts, 2009)
- Fregoli[3] (Bidehuts, 2011)
- IENNEI[4] (Bidehuts, 2016)
- Il cercatore di perle[5] (Bidehuts, 2019) - 4 abesti
EP eta Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Inoren Ero Ni. (Noiz kontsultatua: 2017-03-23).
- ↑ «Fosbury» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ «Fregoli» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ «IENNEI» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ «Il cercatore di perle» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).