Instrumentalismo
Zientziaren filosofian, instrumentalismoa teoria zientifikoek errealitatearen egia azaldu baino errealitateari buruzko azalpen baliagarriak egiten dituztela aldezten duen ikuspegia da, bereziki fenomenoen ondorioei buruzko aurresanak egiterakoan. Prespektiba honen arabera, teoria zientifikoek bi helburu izan ditzakete. Alde batetik, ezagupenerako baliagarriak izan daitezke eta bestetik pronostiko tekniko bat egiteko erabilgarria izan daiteke.[1][2]
Instrumentalismoaren barruan egon ziren pentsalari esanguratsuenak John Dewey (1859-1952) eta Karl Popper (1902-1994) dira. Filosofo hauek azalerazi zituzten premisak oso modu argian plazaratu zituzten baina gero eskola definitzeko orduan premisak guztiz batera ezinak ziren. Dewey instrumentalismoaren errepresentatzaileetariko bat izan zen. Bere ustez, harremanak esperientziaren bidez induktiboki edo deduktiboki ondoriozta daitezkeela babestu zuelarik. Popper eskola honekiko kritikoa izan zen, indukzioak zientzia egteko ez zuela balio esanez. Era berean, errealitatea ezagutzeko esperientziarik ez zela behar uste zuen. Kritika hauek, eskola anbiguotasun baten erortzera eraman zuten.
Filosofoen ikuspegi bakar batek ez du oniritzi unibertsala lortzen eta honen ondorioz, eskola moderno honen legitimizazioa zehaztu gabe egotera darama.
Pentsamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Instrumentalismoa metodologikoki fenomenismoaren ondorio gisa har genezake. Prespektiba gnoseologiko honen oinarria enpirikoa ez den ezagutza oro ukatzean datza. Hau dela-eta instrumentalismoa enpirismoari, positibismoari eta pragmatismoari zuzenean loturik dagoen prespektiba moduan ikusten da. Gainera, errealismoari orokorrean eta batez ere errealismo metodologikoari auka egiten dion posizio eszeptiko moduan ere har daiteke.
Instrumentalista batentzat ez daude benetako azalpen zientifikoak edo deskribapen huts moduan jotzen ditu. Horrela, datu enpiriko huts moduan hartzen ditu edo bestela datu enpirikoen laburpen moduan hartzen ditu.
Definizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1925ean John Deweyek "Pragmatismo Estatu Batuarraren garapena" argitaratu zuen. Bertan, instrumentalismoa pragmatismotik eta esperimentalismotik aldentzen saiatu zen. 1956an Karl Popperrek "Gizakiaren ezagutzaren ikuspegiari buruz hiru puntu" artikulua argitaratu zuen. Bertan, instrumentalismoa esentzialismotik urruntzeko definitu nahi izan zuen. Gainera, arrazionalismo kritikoa bezala definitu zuen hirugarren ikuspegi bat ezarri zuen.
Poperrek lau premisa egin zituen instrumentalismoaren inguruan. Lehenengo biak guztiz onartuak izan ziren pentsalarien artean. Beste biak aldiz, eztabaida oparoa ekarri zuten.
- Teoriak pentsamenduaren tresnak dira eta esperientziaren harremanak aurkitzea daukate helburu.
- Teoriek zerbait lortzeko erabiltzen diren bitartekarien ondorioak aurresaten dituzte.
- Garapenaren teoriak oinarri induktibo bat behar du. Honetarako, errealitatearen behaketa mugatu batzuk beharrezkoak dira.
- Teoria instrumentalak aplikatzetik haratago ez dago errealitaterik.
Instrumentalismoa sarritan beste eskola batzuekin nahasten da hauek ere premisa hauek dauzkatelako. Hala nola, positibismoa, pragmatismoa, konduktismoa, enpirismoa…
Kritikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientziaren filosofian, filosofian edo zientzian azkenengo urteetan dagoen eztabaida esanguratsuena teoria zientifikoak instrumentu gisa har daitezkeen edo ez den da. Honen aurrean, jarrera kritiko eta baliagarriena Karl Popper eta John Deweyek erakutsi dute.
.Popperrek forma logiko tradizionalak erabili zituen eskola modernoak kritikatzeko, beraien artean instrumentalismoa. Deweyek forma logiko tradizionalak berreraikitzen ditu eskola moderno hauetan erabilgarriak izateko. Argitaratu zituzten lanetan, instrumentalismoa aipatu ez zuten arren, premisekiko kritika zuzenak egin zituzten.
Poperren kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karl Poperrek esaten duenez, teoria zientifikoek alde batetik inguruko errealitatera moldatu eta etorkizunera begira zer gertatuko den aurreikusteazgain errealitatearekin bat egiten duten egiazko konponbideak bilatzen dituzte. Ikusten denez, bi ikuspegi desberdin daude zientziaren teorien inguruan. Alde batetik, instrumentalismoa eta bestetik errealismoa. Egoera honen aurrean, Popperrentzat zientzia errealitatearen benetako deskribapena da.
Jakintza objektiboan honakoa irakurri genezake:
“Gure asmo teorikoek egiarantz jotzeko joera daukate; hau da, errealitatearen esparru desberdinen benetako deskribapenak egiteko joera(…) Ez dugu bakarrik arrakasta biologiko edo instrumentala bilatzen”
Poperren ikuspegi hau John Worral filosofoak ongi garatzen du. Poperri Donald T Campbellek atxiki zioen errealismo hipotetikoaren ideia modu nabarmen batean azaltzen du pentsalariak. Bestalde, instrumentalismoak ere baditu bere aldeko pentsalariak. Hurrenez-hurren Henri Poincaré y Pierre Duhem hartzen dira pentsalari nagusitzat. [3]
Poperrek "Ezagutza zientifikoaren logika" lanean eskola enpiriko guztiek lehenengo eta bigarren premisa onartzen zituztela ikusi zuen. Honela, zehaztu zuen instrumentalismoa. Bere ustez, zientzialari batek esaten duena pausuz-pausu frogatzen du. Zientzia enpirikoetan, hipotesiak egin ostean behaketa edo proba bat eginez frogatzen dutela dio.
Popperrek indukzioaren bigarren premisa baztertu zuen baina ez hirugarrena. Dedukzioa zientzia modernoarentzat baliagarria izan zitekeela babestu zuen. Baieztapenak ondorioaren arabera ezarri behar zirela ere babestu zuen. Faltsutzeak balioa daukala uste zuen. Horregatik, edozein sistema zientifiko esperientziaren bidez faltsagarria izan daitekeela babestu zuen.
Popperrek laugarren premisa baztertu zuen zientzia puru eta aplikatuaren arteko banaketarik ez zuelako ikusten. Zientziak teoriak aplika ditzakeela onartu zuen baina esperientzian oinarritutako teoriak ere baliagarriak zirela babestu zuen.
Instrumentalistentzat egia egoeraren araberakoa da. Horrela, instrumentalisten epaiketaren kriterio hori aplikagarria ez den edozein zientzia mota galtzen dute beraien esparrutik.
Deweyen kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]John Dewey pragmatismo amerikarraren jatorrian ezartzen den filosofo bat da. Metafisika eta epistemologia baztertzen ditu. Bere helburua, historiak markatzen dituen errealitateak aurkitzea da. Filosofia ikusteko modu klasikoak filosofiari ekarri al dizkion arazoei buruz ere hitz egiten du. Horrela, mendebaldeko tradizioan finkatutako dikotomietan erori daitekeela dio. Horrela, Deweyek natura eta filosofia uztartzen sahiatzen da gizarte modernoetan. Gainera, gure gizarteen aurrerapen zientifiko eta teknikoarekin lotzen ditu baina era berean giza-zientziaren gaiak edo gai moralen garapen ezaren inguruan ere hitz egiten du. Honen aurrean, Deweyen ustez, jakintza akzioaren ikuspuntutik interpretazioa egin beharko litzateke. Akzioaren teoria honek, kontzientzia eta adimenaren ikuspegi aktiboago batera garamatza. Beraz, ikuspegi instrumental bat sortzen da. Nolabait, sormena akzioaren erdigunean jartzen da. Honen barruan kokatzen ditu, helburuak, subjektuak, objektuak, materia eta espiritua. Azken finean Deweyek errealitatea ulertzeko oso modu desberdin bat ematen digu. [4]
Era berean, Dewey instrumentalistatzat hartzearen inguruan ere eztabaidak egon dira. Deweyen filosofia naturalismoa bezala definitua izan da. Pragmatismotik eta enpirismotik edaten duen pentsamoldea da. Hala ere, Deweyek bere pentsamoldeari instrumentalismo moduan deitu nahi izan zion. Enpirismo klasikotik modu argian banatu zuen bere pentsamoldea batez ere hauen oinarrizko kontzeptua zen esperientzia ez zerabilelako. Esperientzia enpirista klasikoen ikuspuntutik oso modu sinple batean azalduta ageri da. Nolabait, purifikatuta eta arazorik gabeko esparru moduan ikusten dute esperientzia. 1925an idatzi zuen Esperientzia eta natura lanean esperientzia kontzientzia izan beharrean, historiarekin lotzen du. “Esperientziak ez dauka zerikusirik kontzientziarekin. Esperientzia ez da modu kualitatibo eta zentral batean ikusten. Gizakiak ez du zertan jakin behar ezjakintasuna esperientziaren aspektu garrantzitsuenetariko bat denik Ohiturak ere esperientziaren parte dira baina honekiko kontzientziarik izan gabe modu seguru eta trebe batean. Esperientzia kontzientzia egoeretara mugatzen dute enpiristek. Hala nola, ezjakintasuna, ohitura edo modu txar batean erroturik geratua.” Beraz, esperientzia ezin daiteke kontzientzia argi eta desberdin batera murriztu. Esperientzia jakintzan oinarritua egon arren, honetara bakarrik ezin dela murriztu ere esaten du. Deweyek egiazkoa, noblea… kontuan hartu behar dela dio baina modu berberean segurua ez dena edo nobletasun horretatik aldentzen dena ere kontuan hartu behar dela dio. [5]
Instrumentalismoa eta errealismoa.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Instrumentalismoa eta errealismoa zientziaren filosofiaren barruan modu kontrajarrian ezarri diren bi korronte dira.
Zientzian errealismoaren inguruan hari gara hitz egiten termino teorikoak fikziozko entitate ez errealtzat hartzen baditugu. Errealista batentzat, teoria batek egiarekin nolabaiteko konexioa badauka munduarekin nolabaiteko lotura izan behar du. Horrela, Galileoren ustez munduak egitura matematikoa zeukanez honen bidez ezagutu zitekeela.
Bestalde, instrumentalismoak teoria zientifikoak instrumentu edo mundua ulertzeko moduak dira baina ez daukate zertan honen ispilu izan behar. Nahikoa da teoria zientifiko batek hizkuntzalaritzaren aldetik zentzua izatea munduko elementuekin harremana ezartzean eta etorkizunera begira egiten dituen aurreikuspenak egia izatea. [6]
Instrumentalismoaren egoera gaur egun.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu honek argi erakusten du Dewey eta Popper definizio eta nahasmen sortzaile izan direla instrumentalismoaren barruan. Egia da lehenengo eta bigarren premisak onarturik daudela unibertsalki. Hau da, teoriak instrumentu gisa erabiltzea epaiketaren kriterio bat badaukate. Hau hala izanda ere deigarria da bi pentsalariek ez zutela beraien burua instrumentalista moduan ikusten. Normalean, instrumentalista terminoa kritikoek atxiki dieten izen bat da. Hauek, kritikoak izanik, hirugarren eta laugarren premisen ahultasuna indartzen dute instrumentalismoari aurkaritza zuzen bat eginez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Honderich, J. (2002). Enciclopedia Oxford de Filosofia. Oxford University Press, 551 or..
- ↑ [|Marone y Gonzalez del solar, Luis y Rafael]. «Homenaje a Mario Bonge o por qué las preguntas enecología deberían comenzar con por qué» Grupo de Investigación en Ecología de Comunidades de Desierto, Ecodes (Argentina).
- ↑ OBSERVACIONES AL DEBATE REALISMO / INSTRUMENTALISMO – SOBRE POPPER. (Noiz kontsultatua: 2018-03-6).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mougán Rivero, Juan Carlos. (1997). La necesidad de la filosofia actualidad de la obra de J. Dewey. Universidad de Cádiz.
- ↑ (Gaztelaniaz) El instrumentalismo de John Dewey. (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Realismo e instrumentalismo. (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).