Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Intsula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Intsula
Xehetasunak
Honen parteBurmuin-hemisferioa
Garun azala
Identifikadoreak
Latinezlobus insularis
MeSHA08.186.211.200.885.287.500.364
TAA14.1.09.149 eta A12.2.07.053
FMA67329
Terminologia anatomikoa

Intsula edo lobulu intsularra giza garunaren sakonaldean kokatzen den egitura bat da.

Garunaren sakonaldean, lateral batean kokatzen da, illdo lateralaren (Silbioren kanalaren) barruan. Bekoki eta pareta lobuluak loki lobulutik banatuz ikus daiteke hiruki itxurako lobulu hau. Bere erpina behealdean eta aurrealdean kokatuko da.

Erdialdean, intsulako zentroko edo erdiko ildoa izango dugu.

  • Aurpegi alderantz (alde bentralerantz hurbilduz) bihurgune multzo laburrak ditugu
  • Buztan aldean (alde dortsalderantz hurbilduz) bihurgune multzo luzeak ditugu.
  • Bihurgune multzo luzeak jarraituz, beheko polorantz bideratuz, kortexaren tolestura bat ikusten da. Hau loki lobulu eta bekoki lobuluaren arteko zubi bat da eta intsula limena deitzen da: usaimen eremu primario bat.

Intsula lobulu guztia inguratuz, ildo zirkularra dugu. Horretaz gain, intsularen kortexak bekoki, pareta eta loki kortexarekin jarraipena du. Intsula gainetik estaltzen duten hemisferioaren zati ezberdinei operkulu deritze. [1][2][3]

  • Bekoki operkulua
  • Pareta operkulua
  • Loki operkulua

Erdiko arteria zerebrala lateralerantz abiatuko da Silbioren  kanalaren barnetik, eta bi adarretan banatuko da.

  • Lehenengo adarrak goranzko bukaera adarrak emango ditu, limenetik abiatuko dena. Honek, lobulu frontal, eta parietalak irrigatuko dituen arteria frontopolar, prezentral, errolandorena, postzentral eta angularra emango ditu.
  • Bigarren adarrak, aldiz, loki arteria emango du, loki lobulua irrigatuko duena. Errolandoren arteriak intsularen gainazala inguratuko du erdiko ildo ingurutik, eta Errolandoren ildotik igaroko da hone bentralde eta dortsaldea odoleztatuz Intsula inguruan, errolandoren arteriak arteriola txiki batzuk emango ditu intsularen kortexa eta inguruko egiturak odoleztatzeko. [4]

Lobulu intsularraren funtzioa oraindik ez da ondo ezagutzen, baina badirudi gehienbat adikzioekin zerikusia duela. Izan ere, ikusi izan da tabakoarekiko mendekotasuna duten pertsonengan eremu hau lesionatuz gero adikzio maila murriztu egiten dela. [5]

Intsulinara aferentzia nozizeptiboak eta reisensitiboak heltzen dira. Oro har, erabakiak hartzeko prozesuekin, emozioekin,arretarekin eta sistema linbikoarekin erlazionatzen da.

Lobulu intsularrak mendekotasunekin duen erlazioa, intsulak sistema linbikoarekin duen erlazioan oinarritzen da. Ikerketek intsularen eta errekonpentsa sistemaren arteko erlazioa seinalatu dute.  Izan ere, lobulo intsularrak emozio eta kognizioaren integrazioa burutzen du. Honegatik, lobulu intsularrak drogekiko adikzio eta craving/irrika (kontsumorako nahi kontrolaezina) konduktak eragiten dituela ikusi da.

Dastamenaren eta usaimenaren pertzepzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dastamenaren area sentsitibo primarioa  intsularen beheko aldean eta kortex parietalean kokatzen da. Puntu honetan dastamen informazioa kontsiente bilakatzen da.

Gainera, intsula ere erlazionatu da usaimenaren pertzeptzioarekin.

Erraien kontrola eta somatopertzepzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lobulu Intsularrak errai eta organoen erregulazioan funtzio garrantzitsua betetzen du. Zehazki, hainbat esperimentutan egin den lobuluaren manipulazioak erakutsi du, honek presio arterialean eta bihotz maiztasunean aldaketa handiak eragiten dituela. Horrez gain, digestio aparatutik datozen sentsazioetan parte hartzen du, eta baita aparatu honen, zein arnasketa sistemaren  kudeaketan.

Funtzio bestibularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtzio bestibularrak oreka eta ingurunearekiko gorputzaren kontrola hartzen ditu. Funtzio honek intsulako lobuluan zuntz aferenteak ditu, beraz, intsulak ere parte hartuko du orekan.

Informazio pertzeptibo eta emozionalaren integrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipatu dugun bezala, oso behaketa desberdinen arteko lotura-eremu gisa jarduten du, batez ere pertzepzioaren eta emozioaren arteko loturari dagokionez.

Hortaz, hein handi baten, garuneko gune honi esker gure esperientzietatik ikasi egiten dugu, sentsazio subjektibo atsegin zein desatseginak erlazionatzen ditugulako egiten zein esaten dugunarekin, eta modu horretan, hautematen dugunaren bidez portaerak ondorioekin lotzen ditugu.

Enpatia eta emozioen antzematea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsulak emozioen antzemate eta enpatian eragin handia du. Izan ere, ikerketa batzuetan ikusi da intsularik ez duten banakoek emozien ezaezagutzan gabeziak dituztela, batez ere, arazoak dituzte poza, harridura eta mina detektatzen. Gainera, ikerlari batzuek emozio eta enpatia gabezia hau autismo, muturreko normatsunaren nahasmen eta portaera arazoekin lotu dituzte. [5][6][7]

Intsularen kalteen lehengo sintomak laringeko eta eztarriko minarekin hasten dira normalean. Hala ere, bekoki eta Loki eremuetara azkar hedatu daitezke, bertako kalteak ere eraginez.

Gainera, kaltetutako intsularen zatiaren arabera, sintomak desberdinak izan daitezke, baina nabarienak emozio somatosentsorial ezatseginak, laringearen hertsadura, listuaren hiperjariaketa eta sintoma disfoniko eta disartritikoak. Intsularen aurreko zatian sortutako kalteak hasieran asintomatikoak izan daitezke, baina oso azkar hedatu eta sintoma larriak eragin ditzakete: sintoma hipermotorrak eta, atzeko intsulara iristen bada, sintoma somatosentsorial kontralateralak.

Bestalde, kalte hauek ere gaixotasun neuropsikiatrikoekin ere lotuta daudela ikusi da: depresioa, antsietatea, adikzioa, autosmoa eta eskizofrenia. Baita ere arazo kognitibo, autonomiko eta hizkuntzaren arazoak sor ditzakete.

Intsulako asaldurak eta giza jokaerak (eritasun psikiatrikoak, emozioak, menpekotasuna)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza-jokaerek kognizioaren, sentimenduen eta motibazioaren arteko elkarrekintza dinamikoa dakarte eta hauen disfuntzioak nahaste psikiatriko asko eragiten ditu. Lobulu intsularra nahaste psikologiko askoren eragile komuna dirudi, hauen artean antsietatea, psikopatia, anorexia nerbiosoa, eskizofrenia eta bipolaritatea (adibidez, pertsona bipolarren intsulako gai grisa nahiko gutxituta dagoela aztertu da) daude.

Horrez gain, intsulan kirurgiaren bat jasotako gaixoek beldurra bezalako emozioak antzemateko arazoak erakutsi dituzte, baina soilik intsularen kortexik gabeko pazienteentzat izan da zaila poztasuna eta harritasuna somatzea.

Menpekotasunei dagokienez, intsula tabakoarekin harremandu egin da, eta intsularen egituraren asaldurak organismoaren nikotina beharrak ezabatzen ditu. Izan ere, erretzaileak diren eta intsularen kortexean iktus bat izaten duten pertsonek erretzeari uzteko bost aldiz probabilitate handiagoa erakusten dute gainerako erretzaileek baino. Azken datu honek, lobula intsularreko errekonpentsa sistemak  adikzioekin duen erlazioaren garrantzia bermatzen du. [5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pereira Rodriguez, JA. (2014). Giza anatomiako atlasa. UPV/EHU ISBN 9788498609677..
  2. (Gaztelaniaz) Drake, RL. (2015). Gray, Anatomía para estudiantes. Elsevier ISBN 9788491136088..
  3. (Gaztelaniaz) Feneis H, Dauber W. (2006). Nomenclatura anatómica ilustrada. Masson ISBN 8491137882..
  4. (Gaztelaniaz) Netter, FH. (2015). Atlas de Anatomía Humana. Elsevier Masson ISBN 8491134689..
  5. a b c Lamela, J.. (2022). LOS PACIENTES CON LESIONES EN LA ÍNSULA PIERDEN EL DESEO DE FUMAR DE FORMA INMEDIATA. Clínica Joaquín Lamela.
  6. (Ingelesez) Namkung H, Kim S-H, Sawa A.. (2017). The insula: An underestimated brain area in clinical neuroscience, psychiatry, and neurology. .
  7. (Ingelesez) Naqvi NH, Bechara A.. (2009). The hidden island of addiction: the insula.. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]