Ios
Ios | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 713 m |
Mota | uharte eta Polis |
Azalera | 108,713 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°43′00″N 25°19′00″E / 36.7167°N 25.3167°E |
UTC ordua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Kokapena | Egeo |
Estatu burujabe | Grezia |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of the Aegean |
Eskualdea | Hego Egeo |
Unitate periferikoa | Thira Regional Unit |
Udalerria | Ios Municipality |
Ur-gorputza | Egeo |
Leku geografikoa | Zikladeak |
Ios (grezieraz: Ίος, iːos ahoskatua, antzinako grezieraz: Ἴος; tokiko grezieraz Nios grezieraz: Νιός; italieraz: Io; turkieraz: Aniye) Egeo itsasoko Zikladak uhartedian dagoen greziar uharte bat da. Antzinaroan, Φοινίκη (Phoenice) izena zuen. Naxos eta Santorini uharteen erdibidean dagoen uharte menditsua da, bere lurraldearen zatirik handienean itsasoraino amildegiak dituena. 2011ko erroldaren arabera 2.024 biztanle zituen, baina XIX. mendean 3.500 izatera iritsi zen. Ios, Theraren unitate periferikoaren zati da. Bestalde, Le Grand Bleu filmeko eszenak Manganari hirian filmatu zituzten, uhartearen hegoaldean.
Uhartearen ipar-ekialdean Homero poeta klasikoaren hilobia dago, K.a.ko IX mendekoa.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen uhartearen bilakaera demografikoa:[1]
Izena | Greziar toponimoa | 1920 | 1928 | 1940 | 1951 | 1961 | 1971 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ios | Ίος | 2053 | 1472 | 2041 | 1753 | 1343 | 1270 | 1362 | 1234 | 1632 | 1754 |
Agia Theodoti | Αγία Θεοδότη | - | 5 | 78 | 8 | 12 | |||||
Epano Kambos | Επάνω Κάμπος | - | - | 42 | 38 | 57 | |||||
Koumbara | Κουμπάρα | 13 | 16 | ||||||||
Manganari | Μαγγανάρι | - | 4 | 117 | 43 | 29 | |||||
Bouris | Μπούρης | 1 | 31 | ||||||||
Mylopotas | Μυλοπότας | - | 71 | 107 | 75 | ||||||
Psathi | Ψάθη | 75 | - | 71 | 76 | 28 | 5 | ||||
Guztira | 2154 | 1797 | 2041 | 1753 | 1343 | 1270 | 1451 | 1654 | 1838 | 2024 |
Gainera, zenbait uharte hustu ditu:
- Pentalidi (Πεταλίδι)
- Prasonisi
- Psanthonisi
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Homeroren hilobia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Grezieraz) Greziar Estatistika Bulegoa ELSTAT. Digitale Bibliothek. .