Irene San Sebastián
Irene San Sebastián | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Irene San Sebastián Lasa |
Jaiotza | Tolosa, 1990eko otsailaren 21a (34 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Bizkaia-Durango | 2013-2014 |
Debabarrena-Gipuzkoa | 2009-2012 |
Isorex (en) | 2015eko ekainaren 1a-2015 |
Parte-hartzailea
|
Irene San Sebastián Lasa (Tolosa, Gipuzkoa, 1990eko otsailaren 21a - ) txirrindulari profesional ohia da. 2009an debutatu zuen, baina ez zuen lortu lehen posturik harik eta 2014an, Erasmus beka bati esker, Belgikara bizitzera joan eta Isorex Ladies Team taldean aritu zen arte. Haiekin hainbat garaipen lortu zituen amateur lasterketetan edo azpiko kategorietakoetan. Cholet-Pays de Loire lasterketan 8. geratzean, bere estreinako UCI puntuak lortu zituen. 2014an Espainiako Txapelketan 2. geratu zen, eta beste hainbat UCI puntu lortu zituen Erondegemse Pijl lasterketan.
2014a urte ona izan bazen ere, ez zuen Mundu Txapelketan parte hartu, espainiar sailkapeneko puntuaziorik altuena izan arren, Sheyla Gutiérrezekin parekatuta. Urte horretako abenduan erretiratu zen, karrerako proiektua bukatu ahal izateko.