Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Italiar haltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Italiar haltz
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaBetulaceae
GeneroaAlnus
Espeziea Alnus cordata
Desf.
BasionimoaBetula cordata

Italiar haltza (Alnus cordata) izenak dioen bezala, jatorria Italian duen haltz espeziea da eta Europa hegoaldeko espezie endemikoa da. Bere izen espezifikoa, aldiz, latinetik dator, 'cordata'-k bihotz formakoa esan nahi baitu, eta bere hostoei egiten dio erreferentzia.

Tamaina ertaineko zuhaitza dugu, 10-15 metrokoa eta 70-100 cm-ko diametroduna izaten dena. Enbor azala gaztain kolorekoa da eta leuna edo zertxobait zimurtsua. Kimu oboideoak ditu, pedikulatuak eta bi ezkata pareekin. Kimuak eta hosto gazteak likatsuak dira.

Haltz honen hostoak 3,5-10 cm-koak dira, bihotz formakoak (kordiformeak), orokorrean zorrotzak, akuminatuak edo zerratuak. 6-8 pare nerbio dituzte eta gainaldetik glabroak dira, baina ile-mototsak dituzte azpialdeko nerbioen galtzarbean. Hostoak erorkorrak dira baina luze mantentzen dira zuhaitzean (apiriletik abendura Ipar Hemisferioan). Txandakatuak dira eta kolore berde distiratsukoak.

Haltzak landare monoikoak dira, hau da, zuhaitz berdinek bi sexuetako loreak dituzte nahiz eta loreak, sexuaren arabera infloreszentzia ezberdinetan bananduta dauden. Haltzen lore mota amentua da eta haizearen bidezko polinizaziora edo anemofiliara moldaturik dago, horregatik egoten dira adarretatik zintzilik.

Italiar haltzaren amentuak pendunkulatuak dira, kolore gorrixkakoak eta 10 cm baino gehiagokoak. Amentu emeak oboideak dira, 2-3 x 1,5-2 cm-koak. Aldiz, amentu arrak 20-40 x 5-6 mm-koak dira.

Fruituak

Haltzaren fruituek pinuen pinaburuak gogorarazten dituzte. 20-30 x 15-20 mm-koak dira, berde ilunak edo marroiak eta zurezkoak. Hazi txiki ugari dituzte, hegadunak, eta haizearen bidez barreiatzen dira.

Italia hegoaldekoa da jatorriz eta Korsikan ere aurki daiteke. Iberiar Penintsulan Pirinioetan, Aragoi ibaian eta Ulla ibaian naturalki hazten da eta beste zenbait lekuetan kultibatua izan da.

Ibai eta errekastoen ertzak nahiago ditu baina lurzoru lehorrak ere ondo jasaten ditu, baita lur azido edo zertxobait alkalinoak, haltz arruntak ez bezala. Honen arrazoia, haltz italiarrak airetik nitrogenoa finkatzeko duen gaitasuna da, aurkako baldintzetan haztea baimentzen diona. 600-1.100 metroko altitudean aurki daiteke.

Loratzen lehen zuhaitzetako bat da, otsaila eta martxoa bitartean loratzen baita. Fruituak udaberrian heltzen dira, apirila eta maiatza bitartean.

Parke eta lorategietan landatzen da eta kalitate txarreko ibai ertzak birpopulatzeko ere. Bere zura, gainera, papera egiteko erabiltzen da.

Espezieen arteko elkarrekintzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuber albidum, Frankia spp. eta Glomus spp. onddoak Alnus cordata-ren mikorriza arruntak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]