Izar Beltzaren enparantza
Izar Beltzaren enparantza | |
---|---|
Black Star Square | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ghana |
Region of Ghana | Greater Accra Region |
District of Ghana | Korle-Klottey Municipal District |
Koordenatuak | 5°32′51″N 0°11′33″W / 5.5476°N 0.1926°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1961 |
Komisarioa | Kwame Nkrumah |
Izar Beltzaren enparantza edo Independentziaren enparantza (ingelesez: Black Star Square) Ghanako Akkra hiriburuan dagoen enparantza bat da. 1961ean eraiki zen Elizabeth II.a Erresuma Batukoak egin zuen estatu bisitarako[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1957an lortu zuen Ghanak Independentzia eta Kwame Nkrumah izan zen lehenengo presidentea. Herrialdearen independentzia urtero ospatzeko enparantza eraikitzeko agindua eman zuen berehala[1]. Ghanaren Independentziaren ikurra izar beltza izan zen, eta hura bihurtu zen enparantzako sinbolo nagusia[2]. Afrikako herrialdeen askatasun nahia sinbolizatzen du izan beltzak harrez geroztik.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]30.000 ikusle hartzeko eserlekuak dauzka eta hiru eraikin ditu inguruan; Independentziaren arkua, Askatasunaren Egunaren monumentua eta izena ematen dion Izar Beltzaren Atea. Independentziaren arkuaren aurrean soldadu baten estatua dago, prozesuan hildako soldadu ghanatarren omenez[3].
Garrantzizko jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizabeth II.a Erresuma Batukoak egin zuen estatu bisitan inauguratu zen 1961ean. 1998an Estatu Batuetako presidentea zen Bill Clinton eta Hillary Clinton emazteari ongi etorria egiteko 500.000 pertsona bildu ziren bertan[4].
Urtero, martxoaren 6an, Ghanaren Independentziaren Eguna ospatzen da. Bereziki ikusgarria izan zen Erresuma Batutik askatzea lortu zuteneko 50. urteurrena, 2007ko martxoaren 6an[5].
John Atta Mills eta Jerry Rawlings presidenteen hiletak bertan egin ziren, Aliu Mahama presidente-ordearena ere bai.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Black Star Square» Atlas Obscura (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
- ↑ (Ingelesez) «Visit Ghana - Independence Square» Visit Ghana (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
- ↑ Unknown. (2013-10-15). «TOURING ACCRA: THE BLACK STAR SQUARE» TOURING ACCRA (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
- ↑ (Ingelesez) «African roadshow rolls» www.africa-confidential.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Lentz, Carola. (2013-09-16). «Ghana@50» Cahiers d’études africaines 53 (211): 519–546. doi: . ISSN 0008-0055. (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).