Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

JONS

Wikipedia, Entziklopedia askea
JONS
¡Arriba los valores hispánicos! eta ¡España Una, Grande y Libre!
Datuak
Izen laburraJONS
Motamugimendu politikoa
HerrialdeaEspainia
Ideologianazional-sindikalismoa
Kokapen politikoaThird Position (en) Itzuli
Agintea
Prentsa-organoaLibertad (en) Itzuli
Historia
Sorrera1931ko urria
Sortzailea
Ordezkatzen duQ5956573 Itzuli
Desagerpena1934ko otsaila

Ofentsiba Nazional-Sindikalisten Batzordeak (jatorriz gaztelaniaz: Junta Ofensiva Nacional-Sindicalista, laburtuta JONS) espainiar talde faxista txiki baina bortitza izan zen, Onésimo Redondok eta Ramiro Ledesmak 1931ko urrian sortua. Uztarria eta geziak ziren haien ikurra.[1][2] 1934ko otsailean, ahuleziak jota, JONSek José Antonio Primo de Rivera aristokratikoaren Falangerekin bat egitea erabaki zuten.[3]

1931ko abuztuan, Onésimo Redondok Juntas Castellanas de Actuación Hispánica sortu zuen, Valladoliden oinarritua. Gaztela Zaharreko balioak, indarkeria eta gizarte justizia aldarrikatzen zituen talde txikia zen, baina, indarkeria zurrunbilo batean sartu arren, ahula zen. Ramiro Ledesmaren La Conquista del Estado talde faxistari erreparatu zion orduan eta, 1931ko urrian, Madrilen eta Zaragozan Ledesmarekin hainbat aldiz bilduta, bi taldeek bat egin zuten. 1931ko azaroaren 31n aurkeztu zutenean, CNTren kolore gorri-beltzak hartu zituen haren banderan, eta Errege Katolikoen uztarri eta geziak.[4]

Talde antidemokratiko, inperialista zen, Gibraltar, Maroko eta Aljeria Espainiarentzat aldarrikatzen zituena, baita "alderdi anti-nazional, marxisten suntsipena" ere.[4] Horretarako, miliziak sortu behar zituzten, "indarkeria gorriari indarkeria nazionalistaz eraso egiteko". Ledesma Ramosek zioenez, zilegi zen indarkeria eta beharrezkoa zen italiar Squadristi Fascistien moduko miliziak sortzea, altxamendua prestatu eta estatu kolpea emateko.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Preston, Paul. 2013, 533. or.
  2. Preston, Paul. 2013, 45. or.
  3. Preston, Paul. 2013, 62. or.
  4. a b c Preston, Paul. 2013, 44-45. or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]