Jacques-Yves Cousteau
Jacques-Yves Cousteau (Saint-André-de-Cubzac, Gironda, 1910eko ekainaren 11 – Paris, 1997ko ekainaren 25a) itsasgizon, militar, esploratzaile, ekologista, dokumentalgile, zientzialari, argazkilari eta ikerlari frantziarra izan zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uretako birika asmatu zuen, ur azpian aire-tuturik gabe arnastu ahal izateko; tresna horren bidez, ozeanoa aztertu zuen, eta haren sekretuak azaleratu zituen. Philippe Tailliez eta Frédéric Dumasekin batera, ikerketa-unitate bat antolatu zuen, eta urpakaritzari buruzko lan asko egin zituen.
Batez ere itsasoak eta uretan bizi diren animaliak aztertu zituen, eta horretarako "Calypso" izeneko itsasontzia erabili zuen ia 50 urtez (1950-1996). Itsas ingurunea kutsaduratik babestu zuen, eta liburu eta dokumental asko argitaratu zituen, zeinetan ezagunena The Undersea World of Jacques Cousteau telesailean izenekoa izan zen.
Jendeak ezagutzen zuen "le Commandant Cousteau" edo "Captain Cousteau" izenekin. Baina bere irudi publikoa kontrastean zegoen bere jarrerarekin, hil ondorengo argipen biografikoek ikusarazi dutenez.[1] Calypso ontzian egindako dokumentaletan, parte-hartze zuzena izan zuen Simone Melchior emazteak, baina kameren aurrean ez zen sekula agertu.[2] Harekiko infildetasunak ere ugariak izan ziren Jacquesen bizitan.
Académie française hizkuntza erakundearen kidea izan zen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Par dix-huit mètres de fond, 1946.
- Le Monde du silence, 1952.
- L'Aventure de l'équipe Cousteau en bande dessinées, 17 liburuki (1985-1998).
- La Planète des baleines, 1986.
- L'Homme, la Pieuvre et l'Orchidée, 1998.
Dokumentalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carnets de plongée (1948).
- Le Monde du silence (1956).
- La Galère engloutie (1957).
- Le Monde sans soleil (1964).
- Clipperton île de la solitude (1980).
- The Undersea World of Jacques Cousteau (telesail dokumentala, 1968-1976)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hory, Cliff De. (2017-04-26). «L'odyssée» Zinea (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ The Undersea World. (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).