James Alfred Van Allen
James Alfred Van Allen (Mount Pleasant, Iowa, 1914ko irailaren 7a - Iowa City, Iowa, 2006ko abuztuaren 9a) Estatu Batuetako fisikaria izan zen, bere izena eman zaien irrada-eraztunak aurkitu zituena.
Bigarren Mundu Gerran irratiz gidatutako kohete bat diseinatzen jardun zuen. Lehenengo satelite artifizialek bidalitako informazioa aztertuz bere izeneko irrada-eraztunak aurkitu zituen, Van Allenen gerrikoak: Lurraren magnetismo-eremuan garaiera handian energia handiz kargatutako partikulak biltzen diren eraztun gisako bi eremu. Bi eremuen artean ez da etenik, baina energiaz kargatutako partikulak dentsitate handiagoan dauden bi eremu bereiz daitezke: apalena eta garaiena. Eremu edo eraztunik apalena lurrazaletik 3.000 km ingurura dago; eraztun garaiena, berriz, lurrazaletik 15.000-20.000 km ingurura.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Alfred Van Allen |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.