James Boswell
James Boswell | |
---|---|
(1785) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Edinburgo, 1740ko urriaren 29a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1795eko maiatzaren 19a (54 urte) |
Familia | |
Aita | Alexander Boswell, Lord Auchinleck |
Ama | Euphemia Erskine |
Ezkontidea(k) | Margaret Boswell |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea Glasgowko Unibertsitatea Utrechteko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eguneroko-idazlea, idazlea, abokatua eta biografoa |
Enplegatzailea(k) | Edinburgheko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
James Boswell, Auchinleckeko 9. Lairda (Edinburgo, 1740ko urriaren 29a - Londres, 1795eko maiatzaren 19a) eskoziar biografo, egunkarietako idazle eta abokatua izan zen. Bere lagun Samuel Johnsonen biografia idazteagatik da ezaguna. Biografia hau ingelesez ondoen idatzitzat jotzen da.
Edinburgheko eta Glasgowko unibertsitateetan ikasi zuen. 1763ko maiatzaren 17an Londresen Samuel Johnson ezagutu eta berehala lagunak egin ziren. Johnson aitaren figura bihurtu zen Boswellentzat.
Urte horretan bertan Utrechteko Unibertsitatera joan zen ikastera, eta han urtebete eman zuen. Han Isabelle de Charrièrekin maitemindu zen. Hurrengo bi urteetan Europan zehar bidaiatu zuen. Frantzian Rousseau eta Voltaire ezagutu zituen eta Erroman George Willisonek bere erretratua margotu zuen. Korsikara ere joan zen Pasquale Paoli bere heroia ezagutzera.
1766an Eskoziara itzuli zen, zuzenbidean lizentziatu zen Edinburgoko Unibertsitatean eta hurrengo hamar urteetan abokatu lanetan aritu zen. Urtero hilabete bat ematen zuen Londresera bidaiatzen Johnsonekin eta literatur zirkuluekin elkartzeko.
Lehengusina batekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Hala eta guztiz ere, maiz izan zituen harremanak prostitutekin.
Korsikako Errepublikaren defendatzaile bat izan zen, eta, frantziar inbasioaren ondoren, dirua eta armak bidali zizkien korsikarrei.
1784an Johnsin hil ondoren, Boswell Londresera joan zen bizitzera. Abokatu gisa lan egin zuen han eta Johnsonen biografia idazten eman zituen bere bizitzako azken urteak.
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Cub at Newmarket(1762, James Dodsleyk argitaratua)
- Letters Between the Honourable Andrew Erskine, and James Boswell, Esq. (1763)
- Dorando, a Spanish Tale (1767, anonimoa)
- Account of Corsica, The Journal of a Tour to That Island, and Memoirs of Pascal Paoli (1768)
- "The Rampager" (1770–82, Public Advertiser-en argitaratutako 20 saiakuntza)
- The Hypochondriack (1777–83, London Magazine'-en argitaratutako 70 saiakuntza)
- The Journal of a Tour to the Hebrides with Samuel Johnson, LL.D (1785)
- The Life of Samuel Johnson, LL.D 2 liburuki (1791)
- No Abolition of Slavery (1791) (olerkia)