Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Jane Dieulafoy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jane Dieulafoy

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJane-Henriette-Paule-Rachel Magre
JaiotzaTolosa Okzitania1851ko ekainaren 29a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaPompertuzat1916ko maiatzaren 25a (64 urte)
Hobiratze lekuacemetery of Terre Cabade (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Marcel Dieulafoy  (1870eko maiatzaren 11 -
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, antropologoa, arkeologoa, idazlea, itzultzailea, bidaiaria, eleberrigilea, kazetaria, militarra, feminista eta argazkilaria
Lantokia(k)Paris
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra

Musicbrainz: 9463141e-2597-4a54-b5c7-1d80abb52eff IMSLP: Category:Dieulafoy,_Jane Edit the value on Wikidata

Jane Dieulafoy, jaiotza izenez Jeanne Henriette Magre (Tolosa, 1851ko ekainak 29 – 1916ko maiatzak 25), arkeologo, esploratzaile, eleberrigile eta kazetari frantsesa. Marcel-Auguste Dieulafoy zen bere senarra eta harekin bidaiatu zen. Ezaguna da bere indusketa arkeologikoengatik (bereziki Susan egindakoak), bere kontakizunengatik, bidaia egunerokoengatik, argazkiengatik eta marrazkiengatik.

Okzitaniako Tolosan jaio zen, familia aberats batean.

Parisko auzo bateko komentu batean ikasi zuen l’Assomption d’Auteuil 1862tik 1870ra.

Marcel Dieulafoyrekin ezkondu zen 1870eko maiatzean, 19 urterekin.

Urte horretan hasi zen gerra franko-prusiarra eta senarra gerrara joan zen bolondres eta frontera bidali zuten. Jane Dieulafoy bere senarrarekin joan zen, gizon uniforme militarra jantzita[1] eta bere ondoan borrokatu zen.[2]

Gerra amaitzean, Marcel Dieulafoyk Midiko tren konpainian lortu zuen lana, baina hurrengo hamar urteetan senar-emazteak Egiptora eta Marokora joan ziren esplorazio arkeologikoak egitera. Marcel Dieulafoy ekialdeko eta mendebaldeko arkitekturaren arteko harremanaz interesatzen hasi zen eta 1879an arkeologian lanean hasi zen.[3]

Ciudadela de Varamin por Jane Dieulafoy
Shiraz
Bazar Vakileko azoka pertsiarraren irudia Jane Dieulafoyk egina, 1881.

Dieulafoy senar-emazteak Pertsiara bidaiatu ziren 1881an eta bi aldi gehiagotan joan ziren. Marsellan hasi zuten bidaia: Konstantinoplara joan ziren karga itsasontzi batean, Poti izeneko itsasontzi errusiar batean Itsaso Beltzeko ekialdeko kostan eta gero Kaukaso eta Azerbaijan bitartetik Tabrizera.[4] Handik Teheranera, Isfahanera eta Shirazera joan ziren Pertsiara.[3] Jane Dieulafoyk esplorazioak argazki, marrazki eta idatzien bidez dokumentatu zituen. Bidaietan egunero oharrak jaso zituen, bi liburutan argitaratu zituenak gero.[5]

Susan, bikoteak objektu eta friso ugari topatu zituen eta asko Frantziara bidali zituzten. Aurkikuntza horietako bat da Louvre museoko lehoiaren friso famatua.[6] Louvre museoan bi gela daude Dieulafoytarrek jasotako material arkeologikoekin. Kontribuzio horiengatik, gobernu frantsesak Ohorezko legioaren Zaldun titulua eman zion Marcel Dieulafoyri 1886an.[5]

Pertsiatik itzulita, Jean eta Marcel Dieulafoy Espainiara eta Marokora joan ziren 1888 eta 1914. Garai horretan Jean Dieulafoyk bi elaberri idatzi zituen: lehena,Parysatis, 1890an, antzinako Susan oinarrituta zegoena eta geroago Camille Saint-Saëns musikariak operara egokitu zuena; eta bigarrena, Déchéance, 1897an argitaratu zuen.[5]

Marcel bolondres joan zen Rabatera Lehen Mundu Gerran eta Jane harekin joan zen. Marokon zegoela bere osasuna galtzen hasi zen: amebiasia hartu zuen[7] eta Frantziara itzuli behar izan zuen. Han hil zen, Pompertuzaten, 1916an.

Ez zuten seme-alabarik izan eta Parisko Chardin kalearen 12an zuten etxea Gurutze Gorriari utzi zioten, eta gaur egun ere haien bulegoa da.[8]

Jane and Marcel Dieulafoy
Jane (ezkerrean, gizonez jantzita) bere senarrarekin.

Atzerrira egindako bidaiatan, Jane Dieulafoyk nahiago zuen gizonez jantzi eta ile motza eraman, bestela, zaila baitzen garai hartan, emakume batentzat herrialde musulman batean libreki bidaiatzea. Franko-prusiar gerran eta ondoren ere gizonezko arropak erabiltzen zituen. Frantzian legez kanpokoa zen emakume bat gizonez janztea, baina, Ekialde Hurbila itzuli zenean, polizia prefektuak baimena eman zion ("permission de travestissement").[2] Ez dakigu zein zen gizonezko arropa erabiltzeko Jane Dieulafoyren benetako arrazoia.[9] Honakoa idatzi zuen: "Denbora ez galtzeko egiten dut. Neurrira egindako trajeak erosten dittu eta irabazitako denboran lan gehiago egin dezaket"[10], baina bere lanetan pertsonaia asko zirenez trabestiak, pentsa daiteke bestelako arrazoi konplexugoak ere bazituela.

Jean Dieulafoyk bere senarraren berdintzat zuen bere burua eta, aldi berean, guztiz leiala zitzaion. Dibortzioaren kontra zegoen, emakumeei kalte egiten zielakoan.[11] Lehen Mundu Gerran, emakumeei rol militar garrantzitsuagoak emateko eskatu zuen.[5]

Femina sariaren epaimahaikide izan zen sortu zenetik, 1904tik, bere heriotza arte.[12]

Bere lan nagusiak honakoak dira:[5]

  • La Perse, la Chaldée et la Susiane 1881–1882. Paris. 1887.
  • L’Orient sous le voile. De Chiraz à Bagdad 1881–1882 (2 liburuki). Paris. 1889.
  • À Suse 1884–1886. Journal des fouilles. Paris. 1888.
  • Parysatis. Paris. 1890.
  • Volontaire. Paris. 1892.
  • Rose d’Hatra et L’Oracle (kontakizun laburrak). Paris. 1893.
  • Frère Pélage. Paris. 1894.
  • Déchéance. Paris. 1897.
  • Aragon et Valence. Paris. 1901.
  • L’épouse parfaite (Fray Luis de Leónen itzulpena). Paris. 1906.
  • Castille et Andalousie. Paris. 1908.
  • Isabelle la Grande. Paris. 1920.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Adams 2010, 49 orr. .
  2. a b MME. JANE DIEULAFOY DEAD...
  3. a b Cohen & Joukowsky 2006, 39 orr. .
  4. Cohen & Joukowsky 2006, 41 orr. .
  5. a b c d e Calmard 1995.
  6. Adams 2010, 42 orr. .
  7. Adams 2010, 61 orr. .
  8. Gran-Aymeric 1991, 311 orr. .
  9. Irvine 1999, 13-23 orr. .
  10. Adams 2010, 56 orr. .
  11. Adams 2010, 57 orr. .
  12. Irvine 2008, 10-11 orr. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]