Jean-Pierre Cherid
Jean-Pierre Cherid | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aljer, 1940ko azaroaren 20a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Biarritz, 1984ko martxoaren 19a (43 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: leherketa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | paraxutista militarra |
Kidetza | Grupos Antiterroristas de Liberación Batallón Vasco Español Organisation de l´Armée Secrète |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Aljeriako Independentzia Gerra |
Jean-Pierre Cherid (Aljer, 1941eko azaroaren 20a[1] - Biarritz, 1984ko martxoaren 19a[2]) frantziar aktibista pied-noir eta mertzenarioa izan zen.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere militantzia paramilitarra OASeko kide bezala hasi zuen Aljeriako Gerran.
Geroago, Cherid Espainian agertu zen 1976an. Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak 1976an Jurramendiko gertakarietan parte hartzeko errekrutatutako mertzenarioetako bat izan zen, non ezkerreko bi militante hil ziren.[4][5] Ordutik, Cherid Espainiako zerbitzu sekretuetako kideekin eta Ipar Euskal Herrian "gerra zikina" antolatu zuten segurtasun-indarrekin (Anti Terrorismo ETA, Batallón Vasco Español edo Alianza Apóstolica Anticomunista) lotuta egon zen.[5] 1978an Cheridek Luis Carrero Blanco gobernuko presidentearen hilketan paper nagusia jokatu zuen Argalaren aurkako atentatuan parte hartu zuen.[6][5] Oraingo honetan, ordea, ez zuten atentatua aldarrikatu.[5] 1979an, Cheridek Biarritzen Txomin Iturbe hil nahi izan zuen komandoa zuzendu zuen. Hilabete batzuk geroago, Baionan, komandoak beste etakide bat hiltzea lortu zuen, Enrique Alvarez Korta hain zuzen ere.[5] 1980ko abenduaren 31n Cheridek José Martín Sagardia hil zuen Biarritzen. Oraingoan, BVEk operazioaren egiletza aldarrikatu zuen.[7]
1982an izandako gobernu-aldaketak ez zuen eraginik izan Cheridek eta "terrorismoaren aurkako gerrarekin" izan zuen lankidetzan, eta GALn parte hartu zuen, hau da, PSOEren gobernuaren lehen urteetan Ipar Euskal Herrian jardun zuten komando paramilitarrek jaso zuten izen berrian. Cherid 1984ko martxoaren 19an hil zen,[3] ETAko batzorde exekutiboaren aurka atentatuak egiteko lehergailuak manipulatzen ari zela.[6] Bere gauzen artean, guardia zibileko inteligentzia zerbitzuen baimen bat topatu zuten.[5] Teresa Rilo Cheriden emazteak heriotzaren kausa ez zela istripu bat baizik eta GALek burututako ekintza bat esaten du, bere ustetan, Cherid jada «lekuko gogaikarri» bat izaten zelako.[8]
1996an, terrorismoaren aurkako gerra ikertzeko batzorde parlamentarioan, Cheriden familiak Espainiako Barne Ministerioari pentsio bat eskatu ziola jakinarazi zen. Álvaro Martínez Sevilla Izquierda Unidako senatariak José Barrionuevo Barne ministro ohiari (geroago GALen auzian parte hartzeagatik epaitu eta kondenatu egin zutena) Cheriden alargunak bizi osorako pentsioa jasotzea agintzea leporatu zion. Ministerioak ofizialki ukatu zuen.[9]
2008an, Cherid 1976an Pertur poli-miliaren desagerpenearekin loturik zegoela jakinarazi zen, beste iturri batzuek ere etakideei egotzia. Italiar neofaxista baten testigantzaren arabera, Cheridek Bartzelonako kanpoaldean zegoen etxea kudeatzen zuen, paramilitarrek Espainiako inteligentzia zerbitzuek adierazitako pertsonak bahitu eta galdekatzeko erabiltzen zutena.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Miralles, Melchor; Arques, Ricardo. (1989). Amedo, el estado contra ETA. Plaza & Janés, 145 or. ISBN 84-7863-006-6..
- ↑ (Gaztelaniaz) 36 etarras muertos por sus propias bombas, El Mundo
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Sales, Ferran. (1988-12-5). «Hitier, 'el hombre de Amedo', en Francia, había sido detenido varias veces en España» El País.
- ↑ Bernáldez, José María. (1985). El patrón de derecha: (biografía de Fraga). Plaza & Janés, 176-177 or. ISBN 84-01-35123-5..
- ↑ a b c d e f Carcedo, Diego. (2004). Sáenz de Santa María. El general que cambió de bando. Madril: Temas de Hoy, 148–155 or. ISBN 84-8460-309-1..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) El Mundo 2003-12-21.
- ↑ (Gaztelaniaz) «3.000 personas asistieron al entierro del “etarra” Sagardia» El País 1981-1-2.
- ↑ (Gaztelaniaz) González, David. (2019-4-15). «Teresa Rilo, viuda del GAL: "Cuando Cherid murió, 'Billy el niño' fingió ayudarme para ver qué sabía de la guerra sucia"» elcierredigital.com.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un senador de IU dice que Barionuevo pagó la pensión a la viuda del gal Cherid» El País 1996-1-27.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La masía del caso 'Pertur'» Diario Vasco 2009-3-26.