Jenaro Quesada
Jenaro Quesada | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1884ko urtarrilaren 18a - 1885eko azaroaren 27a ← José López Domínguez - Joaquín Jovellar →
1863ko azaroaren 21a - 1864ko irailaren 29a ← Isidoro de Hoyos (en) - Ángel García-Loygorri y García de Tejada (en) →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Genaro de Quesada y Matheus | ||||||
Jaiotza | Santander, 1818ko otsailaren 6a | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Heriotza | Madril, 1889ko urtarrilaren 19a (70 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Vicente Quesada | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta ofizierra | ||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Gradua | maior jeneral | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Karlistaldia Espainia-Maroko Gerra Bigarren Karlistaldia |
Jenaro Quesada Mathews (Santander, 1818ko otsailaren 6a - Madril, 1889ko urtarrilaren 19a) espainiar militar eta politikaria izan zen.
Vicente Quesada jeneralaren semea, sei urte besterik ez zituela armadan sartu zen. 1833 eta 1836 artean, Lehen Karlistaldian borrokatu zuen. Aita matxinada batean erail zuten eta Jenaro Frantzian erbesteratu zen. Armadara itzuli eta 1853an jeneral bilakatu zen. Espainiar-Marokoar Gerran dibisio bat zuzendu zuen eta Wad-Ras haranean egindako balentriei esker teniente-jeneral izendatu zuten.
Antonio Cánovas del Castillok Iparraldeko Armada eman zion Bigarren Karlistaldian, eta Nafarroa okupatu zuen 1876ko neguan Arsenio Martinez-Campos jeneralarekin batera. Miravalles-eko markes titulua eman zitzaion Iruñea inguruko kanpainan bertako Miravalles oihan edo mendixkan burututakoa saritzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Kantabriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |