Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Jesus Maria Markiegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Maria Markiegi
Bizitza
JaiotzaArrasate1955eko urtarrilaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGernika-Lumo1975eko maiatzaren 14a (20 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak

Jesus Mari Markiegi Aiastui (lagunek Motriko bezala ezagutzen zuten; Arrasate, 1955eko urtarrilaren 18a - Gernika, 1975eko maiatzaren 14a) ETAko kide arrasatearra zen eta 1975eko maiatzaren 14an Gernikan hil zuen Guardia Zibilak, 20 urte zituela. Garai horietan Axun Arana (Arrasatekoa bera ere) zen bere neska-laguna.

Gernikako sarraskia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975eko maiatzaren 14an, goizaldeko seitan Guardia Zibilak pisu baten miaketa hasi zuen Gernikan. Atarira irten ziren jabeak, Iñaki Garai eta Blanca Salegi, eta Guardia Zibilak inor gehiago ote zegoen pisuan galdetzean, baietz erantzun zuten, bi gazte bazirela. Bitartean, bi gazte horiek, Jesus Mari Markiegi haietariko bat zelarik, leiho batetik alde egiten saiatu ziren, eta etxetik irtetean Guardia Zibilen teniente batekin topo egin zuten, tiroak elkar gurutzatu ondoren tenientea hilda gertatu zen eta bi gazteak zaurituak.

Gazte batek mendi aldera jo zuen, Ajangiz aldera, eta bestea Gernikako hiri barnerantz abiatu zen. Azken honek alde egitea lortu zuen, baina ez lehenengoak.

Guardia Zibilen tenientea Bilboko hospitalera igorri zuten, eta orduan jazo zen azalpen ofizialik gabeko gertaera: Iñaki Garai eta Blanca Salegi tiroz hil zituzten zibilek. Gorbernuaren bertsioan ez da gehiagorik adierazten tiroketa bat gertatu zela baino. Bainan jakina da Iñaki eta Blanca armarik ez zituztela eta ordurako atxilotuak zeudela, horregatik susmatzen da Guardia Zibilak buruturiko exekuzio bat izan zela.

Bi ordu beranduago, zortzi t'erdiak aldera, Jesus Mari Markiegi aurkitu zuten zibilek Ajangiz aldeko baserri batean. Jesus Marik, zauriturik, laguntza eskatu zuen Mendieta auzoan eta bertako txabola batean gorde zen. Guardia Zibilek topatu eta metrailatuz hil zuten. Jesus Marik 20 urte zituen eta bere gorputzari 40 balatik gora sartu zizkioten. Laguntza eskaini eta zauriak osatzen lagundu zizkien auzokideak atxilotuak eta torturatuak izan ziren.

Motriko erail ondoren ugariak izan dira bere omenez egindako egitasmoak; baina, denetan ezagunena Kapitalismoak abestiari egindako bertsioak izan dira. Abesti horren letrak eta musika Jesus Marik egin zituen eta besteak beste Gontzal Mendibilek eta Kloratita taldeak bertsionatu izan dute. Jarraian ageri dira euskal herritarren artean hain ezaguna egin zen abestiaren hitzak.


Kapitalismoak dakarren
katai ta zapalketa
izan dadila guretzat
indar askatzailea.

Nagusi lantokietan
baserri ta eskoletan
gure herriko nausiak
izan arte aurrera.

Aurrera langiledia
aurrera herri-gizona
etsaiak puskatu arte
jo dezagun aurrera.

Langile, nekazariak
euskaldun guztiak
ez dezagun gura herrian
klase diferentziak
egin dezagun biharko
Euskadi sozialista bat.