Joan Sutherland
Itxura
Dame Joan Alston Sutherland (Pont Piper, Sydney, 1926ko azaroaren 7a - Les Avants, Suitza, 2010eko urriaren 10a) australiar sopranoa izan zen.
Sydneyko Operan egin zuen debuta Henry Purcellen Dido eta Enea lanean, 1947an. Ondoren, Covent Gardenen (Londres) kantatu zuen Mozarten Txirula Magikoa(1952) eta Maria Callasekin Vincenzo Belliniren Norma(1953). 1955ean, Michael Tippetten The Midsummer Marriage opera antolatzen parte hartu zuen, eta 1959an Gaetano Donizettiren Lucia di Lammermoor lanean, Belliniren Sonnambulan eta Haendelen Julio Cesaren jardun zuen. Bere senar Richard Bonynge orkestra-zuzendariarekin batera, munduko agertoki nagusietan aritu zen kantari, eta arrakasta handia lortu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Sutherland |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Hegoaldeko Gales Berriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |