John Arrillaga
John Arrillaga | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Kalifornia, 1937 | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Portola Valley | ||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Portola Valley, 2022ko urtarrilaren 24a (84/85 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Stanford Unibertsitatea Q99337838 | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | enpresaburua eta saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||||||
|
John Arrillaga (Inglewood, Kalifornia, 1937ko apirilaren 3a - Portola Valley, Kalifornia, 2022ko urtarrilaren 24a) Ameriketako Estatu Batuetako euskal jatorriko enpresaburua izan zen, Silicon Valleyko lur-jaberik nagusietariko bat[1].
Stanford Unibertsitatean ikasi zuen eta baita bertoko saskibaloi taldean aritu ere. Unibertsitate horrekin oso lotuta ibili zen eta diru-dohaintza handiak egin zizkion tarteka. Euskal jatorrikoa izanik, 2007an Stanforden euskal gaiak ikasteko programa bultzatu zuen[2]. Kanpuseko eraikin batek, The Frances C. Arrillaga Alumni Center, Johnen 1. emaztearen izena darama. John eta Francesen alaba, Laura Arrillaga-Andreessen, oso lotua dago halaber Stanford Unibertsitatearekin eta hango kanpusean ezkondu zen Marc Andreessen ekintzailearekin 2006an.
1960ko hamarkadan, Richard Peery kidearekin batera, 1,1 milioi m2 baino gehiago erosi zituen, Kaliforniako San Jose eta San Frantzisko hirien arteko lurretan, teknologiarekin lotutako enpresak haz zitezkeelako esperantzarekin. Erabaki ona izan zen, eta ingurune hartan egindako inbertsioen ondorioz, eremu asko urbanizatu eta enpresa-kanpus, industrialde eta merkataritza-gune gisa garatu izan dira harrezkero Arrillaga eta Peeryren jabetzako lurretan. Ingurunea Silicon Valley izenarekin ezaguna egin bitartean, dirutza handia egin zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «The World's Billionaires: #719 John Arrillaga» Forbes 2012ko martxoa.
- ↑ «Basque Studies Debut» Stanford Magazine 2007ko martxo/apiril.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |