Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

John Hawkins

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Hawkins

Ingalaterrako Erresumako parlamentario


Member of the 1571 Parliament (en) Itzuli


Barrutia: Plymouth (en) Itzuli
Member of the 1572-83 Parliament (en) Itzuli


Barrutia: Plymouth (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPlymouth, 1532
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaPuerto Rico1595eko azaroaren 12a (62/63 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: disenteria
Familia
AitaWilliam Hawkins
AmaJoan Trelawny
Ezkontidea(k)Margaret Vaughan (en) Itzuli
Katherine Gonson (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakkortsarioa, politikaria, enpresaburua eta esklabo-trafikatzailea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraHis Majesty's Naval Service (en) Itzuli
Graduakontr-admiral (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakItsas Armada Garaiezina
Anglo-espainiar Gerra

John Hawkins (Plymouth, Ingalaterra, 1532Puerto Rico, 1595) esklabo-trafikatzailea, pirata eta Erresuma Batuko Itsas Armadako diruzain eta kontrolatzailea izan zen. Kanariar uharteetan, izena gaztelautu eta Aquines izenez ezagutzen zuten. Esklabo salerosketan ibilitako lehen ingelesa izan zen (1562). Ameriketarako bidaia egiten zuten Espainiako itsasontziei zein kostaldeko hiriei erasotzen zien. Drakerekin batera, Erresuma Batuaren aginpidea ezarri zuen mundu zabaleko itsasoetan.

John Hawkins Plymouthen, Ingalaterran, jaio zen 1532an. Bere aita William Hawkins izan zen, Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren konfiantzazko gizona.

1555ean, Hawkins gazteak eta Londresko hiritar nagusien artean konpainia bat osatu zuten. Bidaietako batean, 1560an, Tenerifen geratu zen, oihal eta ardo merkatari xumearen paperean. Hurrengo urtean, itzuli egin zen eta Santa Cruzeko bizilaguna zen Juan Martín eraman zuen berarekin piloto, Ginean sartzeko haren beharra baitzuen derrigorrez. Han, portugaldarren ontziak sakeatu eta Santo Domingon saldu zuen merkantzia[1]. Espainiar gobernuak protesta formala jarri zuen Londresen eta kontrolatuko zuten hitza eman zuten han, baina hori ez zen sekula gauzatu.

Afrikako mendebaldeko kostarantz joan eta esklabo beltzen lehen ingeles merkatari bilakatu zen. Afrikatik ateratzean, garai hartan ohikoak ziren sakrifizio paganoen arriskuetatik babestuko zituela esaten zuen. Arerioen aurka magia erabiltzen zuen edo etorkizuna irakurtzen zien bere heriotza ordua asmatuz eta nolabaiteko ospea eman zion jokabide horrek.

Elisabet I.a Ingalaterrakoaren kortso patente bat medio, 1564an, bigarren espedizio bat egin zuen Jesus of Lubeck ontzian; beste 3 ontzi ere joan ziren eta Venezuelako kostaldean zegoen Borburatan, Curaçaon, Hacha ibaian eta Cartagena de Indiasen afrikar esklaboak saltzeko helburua zuten. Ingalaterrara itzuli zirenean, mozkin izugarriak banatu zituzten eta, horregatik, Elisabet I.ak zaldun egin zuen[2].

1567ko abenduaren hasieran hirugarren espedizio bat egin zuen Afrikako mendebaldeko kostaldera. eta, espedizio horretan, bere lehengusu Francis Drakek ere hartu zuen parte. Ontziteria Cabo Verde, Ginea eta San Jorge de Elminatik pasatu eta arraza beltzeko 400 bat pertsona harrapatu zituzten. Atlantikoa zeharkatu eta Dominika, Margarita uhartea eta Borburatara iritsi ziren, gizon haiek esklabo bezala salduz. Cartagena de Indiasera iristeko asmoz, ekaitz batek Mexikoko golkorantz bultzatu zituen, eta espainiar flota baten erasoari aurre egin beharrean izan ziren, San Joan Uluako guduan, porrotera joan zirelarik. Borrokaldian, ingelesek pare bat barku galdu eta erretiratu beharrean izan ziren. 1569ko urtarrila bukaeran iritsi ziren Ingalaterrara, elikagairik gabe geratu ziren bidaia luze eta penagarri baten ondoren. Afrikako esklaboak Karibeko espainiar portuetara garraiatzen Hawkinsek mozkin ugariak atera zituen.

1571n, Hawkinsek Elisabet I.a Ingalaterrakoari traizioa egiten ari zen itxurak egin zituen, Espainiari bere zerbitzuak eskainiz. Presoak askatu nahian zebilen eta Espainiak Ingalaterra inbaditzeko asmoen berri izan nahi zuen.

1588an, ontzi bat bere agindupean zuela, Espainiako Itsas Armada Garaiezinaren hondamendia eragiten esku hartu zuen.

1590ean Portugalerako espedizioaren buru izan zen, Martin Frobisherrekin batera.

Lau urte geroago, Kanarietako uharte batez jabetu nahi izan zuen, Drake lagun harturik; ezin izan zuen helburu hori bete.

Espainia eta Ingalaterraren arteko gerra garaian, Frances Drakerekin batera ontziratu zen Karibeko espainiar egoitzetarantz, Panama hartu eta Europa-Amerika arteko lotura komertzialaz jabetzeko helburuz. Desastrea izan zen ingelesentzat, behin eta berriro joan baitziren porrotera txikiagoa zen armada espainiarraren mende; hantxe galdu zuten bizia bai Hawkins eta baita Drakek ere

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]