Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

José Hernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Hernández

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Rafael Hernández
JaiotzaSan Andrés de Giles (en) Itzuli eta Tanger1834ko azaroaren 10a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBelgrano (Buenos Aires)1886ko urriaren 21a (51 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, poeta, politikaria eta militarra
Lan nabarmenak
Genero artistikoagaucho literature (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa National Autonomist Party (en) Itzuli

IMDB: nm1034986 Musicbrainz: bfd31a52-20c0-4a84-84ef-a32f01841193 Find a Grave: 7023974 Edit the value on Wikidata

José Rafael Hernández y Pueyrredón (Chacras de Perdriel, Argentinako Konfederazioa, 1834ko azaroaren 10Buenos Aires, 1886ko urriaren 21) argentinar olerkari, politikari eta kazetaria izan zen.

Txikitan biriketako eritasun batek jo zuenez, panpa aldean bizi behar izan zuen zenbait urtez eta bertatik ezagutu zuen gautxoen bizitza gogorra. 1852tik aurrera, bere herrialdeko gatazka politikoetan esku hartu zuen, zentralismoaren aurka, zenbaitetan armak aldean zituela. 1871ean Brasila erbesteratu zen. 1872an Buenos Airesera itzuli ahal izan zen. Urte horretan El gaucho Martín Fierro argitaratu zuen. Uruguain atzerriraturik egon ostean, 1875an Argentinara itzuli eta 1879an diputatu hautatu zuten. 1886ko urriaren 21ean hil zen, Buenos Airesko Belgrano auzoan zuen landetxean[1].

José Hernández Argentinako poeta nazionala izatera eraman duen Martín Fierro («Matxin Burdin», Txomin Jakakortajarenak euskaratua) hain zuzen ere, gautxoei buruzko poema epikoa da. Herriaren kontzientzian hain errotua den epopeia hori bi zatitan argitaratu zen: El gaucho Martín Fierro (1872) eta La vuelta de Martín Fierro (1879). Beste zenbait obra idatzi zituen, hauen artean La instrucción del estanciero (1882), landetako bizitzari buruzko ezagutza zuzena adierazten duena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. José Hernández. in: Biografías y Vidas. biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2015-08-18).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Hernández Aldatu lotura Wikidatan