Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Jose Abad Azpilikueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Abad Azpilikueta
Bizitza
JaiotzaMartzilla1930eko uztailaren 26a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1985 (54/55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, delineatzailea eta irakaslea

Jose Abad Azpilikueta (Martzilla, Nafarroa Garaia, 1930eko uztailaren 26a - Madril, Espainia, 1985) margolaria izan zen. Jaiotzaz nafarra, ia bizitza osoa Madrilen eman zuen. Akuarelatan aditua, haren obrak landa eremuetako paisaiak islatzen ditu. Estatu osoan XX. mendeko bigarren erdiko akuarelista garrantzitsuenetariko bat izan da.[1]

Haurtzaroa jaioterrian bizi izan zuen, 1940. urtean bere familiarekin batera Madrilera lekualdatu zen arte. Bere lehen ikasketak Menéndez Pelayo eskolan abiarazi zituen, 1945ean Merkataritza Industrial Banketxera batuz finantzen munduan bere ibilbide profesionala hasiz[2].

Marrazkigintzan txikitatik bere abilezia frogaturik,[3] ibilbide artistikoa 1954. urtean hasi zuen, Espainiako Akuarelista Elkartean arte ikasketak hasi zituenean.[4]

1960ko hamarkadatik aurrera zentroko irakasle gisa aritu zen, eta artelan propioak egiteko estatuko zenbait leku bisitatzen zituen.[5] Urte askotan dinamika horri eutsi zion, eta estatu osoko akuarelisten artean itzal handia izan zuen.

1985. urtean Madrilen hil zen.[4]

Lan artistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere obra artistikoa esklusiboki akuarelatan oinarritu da, diziplina honen baitako artistarik nabarmenetariko bat bilakatuz[1].  

Azpilikuetaren obrak bi ezaugarri nagusi ditu:[6]

  1. Paisaien elementuak islatzeko abilezia identifikatu daiteke, eremu osoaren ikuspegi argi eta zehatz bat eskainiz eta eremu bakoitzaren esentzia islaturik.
  2. Koloreei dagokionez kontrasteen eta tonu argien nagusitasuna agerikoa da, argitasuna ezinbesteko elementu bat izanik.

Haren obran zenbait gai nabarmentzen dira:[7][8]

Bere obraren garapena bi fasetan eman zela aipatu ahal dezakegu. Lehen fasean, 1960-1970eko hamarkadetan, Sorolla margolari balentziarran nabarmen oinarritutako da, argitasunari eta honek objektuen gainean eragiten dituen efektuei erreparatuz[9]. Produkzio artistikoaren ia gehiengoa paisaietara eta izadi hiletara bideratuko du, giza irudien presentziari garrantziarik eman gabe[9]. Paisaia irudikapen isolatu baten erara landuko du, bat-bateko irudi bat balitz bezala[9]. Bigarren fasean, 1970-1985 bitarte, Turner margolari ingelesaren obran inspiratuko da[10]. Aurreko garaiarekin alderatuta zenbait aldaketa emanen dira, besteak-beste itsas paisaiei eta argi efektuei garrantzia gehiago emanez[10]. Izan ere, fase honetako aspektu nabarmenena paisaia lantzeko ikuspuntua izanen da, sujetuen arteko erlazio dinamikoak ahalbidetzen dituen eremu bat bezala kontuan hartuz[10], helburu nagusia begiraleari paisaiaren handitasuna eta anbiguetatea helaraztea izanik[11].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Maria Muruzabal, Jose. (2009). El acuarelista Azpilicueta. , 2 or..
  2. Diez de Ereño, Gregorio. (2001). osé Abad Azpilicueta (1930-1985). , 20 or..
  3. Diez de Ereño, Gregorio. (2001). José Abad Azpilicueta (1930-1985). Caja Navarra, 20 or..
  4. a b Maria Muruzabal, Jose. (2009). El acuarelista Azpilicueta. , 3 or..
  5. Diez de Ereño, Gregorio. (2001). José Abad Azpilicueta (1930-1985). Caja Navarra, 23 or..
  6. Maria Muruzabal, Jose. (2009). El acuarelista Azpilicueta. , 4 or..
  7. Maria Muruzabal, Jose. (2009). El acuarelista Azpilicueta. , 4-5 or..
  8. Diez de Ereño, Gregorio. (2001). José Abad Azpilicueta (1930-1985). , 25 or..
  9. a b c Diez de Ereño, Gregorio. (2001). José Abad Azpilicueta (1930-1985). Caja Navarra, 24 or..
  10. a b c Diez de Ereño, Gregorio. (2001). José Abad Azpilicueta (1930-1985). Caja Navarra, 25 or..
  11. Diez de Ereño, Gregorio. (2001). José Abad Azpilicueta (1930-1985). Caja Navarra, 26 or..
  • Diez de Ereño, Gregorio; Romo, Agustín; Vilarroig, Pedro. (2001). José Abad Azpilicueta (1930-1985). Caja Navarra.
  • Muruzabal del Solar, Jose Maria; Muruzabal del Val, Jose Maria. (2009). El acuarelista Azpilicueta. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]