Jousilouli
Itxura
Jousilouli | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Lezo (Gipuzkoa) |
Musika mota | Nu metal |
Urteak | 1995 - 2004 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gor Diskak Oihuka |
Taldekideak | |
Gil Scott Heroin Sandra Bulldog Jennifar Lopa Alf Pacino El Capo Iñaki Chan | |
Informazio gehigarria | |
Jousilouli Lezon (Gipuzkoan) sortutako euskal musika taldea da. Jousiloulik jotzen zuenaren oinarria rap-metal zen, baina mutilak eklektikoak izaki eta, musikaren bidezidorrak ibili zituzten, zirikatzea zutela helburu bakarra. Rock taldearen osaera tipikoari disc-jockey bat erantsi zioten, beren grabazioetan entzuten ziren skratx eta sekuentziak zuzeneko emanaldietan jotzen zituena. Beren sormena eta absurduarekiko grinaren lekuko, bi diska utzi zizkiguten. Haien kantari Iñaki Altolagirre Matxet izan da, seguraski ere, inoizko lasterrena kantatu duen euskal kantaria.[1]
2004 urtean taldea desegin zen eta bi talde sortu ziren, Dirua eta Naizroxa.[2]
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Matxet edo Gil Scott Heroin (abeslaria)
- Sandra Bulldog (gitarra)
- Jennifar Lopa (teklatua)
- Alf Pacino (baxua)
- El Capo (DJ)
- Iñaki Chan (bateria)
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Prest (2000, GOR Diskak)
- Terrorista (2002, GOR Diskak)[3]
- 1995-2004 (2006, Oihuka) DVD
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jousilouli. (Noiz kontsultatua: 2017-03-23).
- ↑ Naizroxa. (Noiz kontsultatua: 2017-03-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Entrevista a Jousilouli :: Manerasdevivir.com :: Todo el Rocanrol del Estado» Manerasdevivir.com (Noiz kontsultatua: 2017-03-23).